Deustuko Unibertsitateak egin duen 64Bis Bizkaiaren analisiaren aurkezpena World Open Innovation Conference-n

Presentación del análisis de 64Bis Bizkaia de Deusto en el World Open Innovation Conference
2025/11/04 - 2025/11/06
16:00 - 17:30
BAT B Accelerator Tower, Bilbao (6. solairua, ekitaldi arteoa)
BAT B Accelerator Tower, Bilbao (6a planta, salón de actos)
Gehitu Google Calendarrera

 

Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatua egongo da "Blazing the trail: Describing and assessing a new policy instrument whereby indirect tax incentives fuel collaborative innovation” paper akademikoaren aurkezpenean, azaroaren 6an, B Accelerator Tower delakoan.

Deustuko Unibertsitateak Henry Chesbroughekin lankidetzan egindako azterlanak Bizkaiko 64Bis politikaren azterketa zorrotza proposatzen du eta nabarmentzen du politika hori aitzindaria dela zeharkako zerga-pizgarri gisa I+Grako, eta garatzaileen eta finantzatzaileen artean berrikuntzako lankidetza-ekosistemak sortzeko gaitasuna duela.

Topaketa hau WOIC -World Open Innovation Conference-ren esparruan egingo da. Mundu osotik etorritako berrikuntza irekiko 150 akademiko eta aditu baino gehiago bilduko ditu ekitaldiak Bilbon.

Aurkezpenean Macarena Cuenca Deusto Business School-eko dekanoak, eta Henry Chesbrough Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) irakasleak, mundu osoan berrikuntza irekiaren aitatzat jotzen denak, ere parte hartuko dute, Ogasuneko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariez gain.

Ekitaldia amaitzeko, World Open Innovation Conference-ren sari-banaketa eta koktel bat izango dira.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude