Droga-menpekotasunen arloko aurrerapenei buruzko XXXII. Sinposioa: “Desnormalizatu, babesteko. Alkoholaren, tabakoaren eta kannabisaren kontsumoari aurre egitea gazteen artean”
2025/11/07
08:30 - 14:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
“Desnormalizatu babesteko. Alkoholaren, tabakoaren eta kannabisaren kontsumoari aurre egitea gazteen artean” jorratuko duen Droga-menpekotasunen arloko aurrerapenei buruzko XXXII. Sinposioa azaroaren 7an izango da, ostiralean, 8:30etik 14:00etara, Bilboko campuseko Garate aretoan. Jardunaldia Drogamenpekotasunen Deustuko Institutuak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin (Osasun Saila) batera, eta osasun mentalaren eta adikzioen arloan lan egiten duten talde profesionalei zuzenduta dago, helburu hauekin:
- Hezkuntzaren, komunitatearen eta aisiaren esparruetan ikuspegi praktikoak eta esperientzia arrakastatsuak partekatzea eta aztertzea, gazteen kontsumoa desnormalizatzeari ekiteko.
- Desnormalizazio-ekimenak ezartzeko erronkei eta aukerei buruzko eztabaida eta azterketa kritikoa sustatzea hainbat sektoretako profesionalen artean.
- Gazteen artean alkoholaren, tabakoaren eta kannabisaren kontsumoaren normalizazioari buruzko ulermena zabaltzea, eta osasunerako eta garapenerako dituen inplikazioak nabarmentzea.
- Ideiak eta lan-ildo posibleak sortzea, tokian tokiko desnormalizazioko esku-hartzeak indartzeko, Adikzioen VIII. Planarekin bat.
Egitarau osoa
