Bideratu zure ametsak Tawity-rekin! – Deusto Ekintzaile Astea 2025
Aditu duzu inoiz Tawity-ren berri?
2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela-eta, Global Entrepreneurship Week-en egingo diren ekitaldien barruan, Tawity ezagutuko dugu. Autoeskola berritzailea da, % 100 online, Deustuko Unibertsitatearen inkubagailuan sortua eta gidatzen ikasteko modua eraldatu nahi duena.
Dinamika baten bidez, enpresa eta haren sortzailea aurkeztuko ditugu, eta hark bere esperientzia ekintzailea eta Unibertsitatean proiektu propio bat sortzeko zer bidetatik jo zuen azalduko digu. Gainera, gidatzeari, ikasteari eta ekiteari buruz hitz egingo dugu, eta hiru kontzeptu horiek nola bat egin dezaketen ikusiko dugu, pasioa eta asmoa lotzen direnean.
Jarduera hau azaroaren 17an egingo da, astelehenean, Memoria plazan, gure EmprendeBOX bereziaren barruan —Deusto Ekintzaile Astearen topagune bihurtu diren bi edukiontzi gainjarrietan—.
- Norentzat:
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
- Ekintzaileentzat
- Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.
Zain izango gaituzu zure ametsak Tawityrekin bideratzeko! ??
