Konektatu belaunaldiak eta ikasi Kuvurekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025
Ezagutzen duzu Kuvu?
2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela-eta, Global Entrepreneurship Week-en egingo diren ekitaldien barruan, Kuvu ekimena ezagutuko dugu. Gizarte eragina duen startup bat da, belaunaldien arteko bizikidetza sustatzen duena, bakarrik bizi diren adinekoak eta ostatu eskuragarriaren bila dabiltzan gazteak konektatzen dituena, hain zuzen.
Enpresa eta bertako taldea aurkeztuko ditugu. Ideia nola sortu zen, ekintzailetzako bidean zer erronka aurkitu dituzten eta gizarte gizatiarrago, kolaboratiboago eta jasangarriagoa eraikitzen nola ari diren laguntzen azalduko digute. Gainera, belaunaldien arteko topaketek ekiteko eta bizitzeko modu berriak nola inspiratu ditzaketen hausnartuko dugu.
Jarduera hau astelehenean egingo da, azaroaren 17an, Entzungelaren ondoko klaustroan.
- Norentzat:
- Ekintzaileentzat
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
- Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.
Zain izango gaituzu belaunaldiak Kuvuren bitartez konektatzeko! ???
