Ezagutu berriro bertokoa eta dastatu benetakoa Taste the Passport-ekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025
Ezagutzen duzu Taste the Passport?
2025eko Deustu Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, Taste the Passport ezagutzera gonbidatzen zaitugu.Proposamen gastronomiko horrek tokiko kontsumoa sustatzen du, jasangarria eta kontzientea, sukaldaritzako esperientzia paregabeen bidez.
“Ezagutu berriro bertokoa eta dastatu benetakoa” dinamikaren bitartez, enpresa eta bere taldea aurkeztuko ditugu: ideia nola sortu zen, zer duten inspirazio iturri eta janariaren eta tokiko kulturaren bidez pertsonak ingurunearekin nola konektatu nahi dituzten azalduko dute. Gainera, pasaportea erosteko aukera egongo da.
Jarduera hau azaroaren 18an egingo da, asteartean, Memoria plazan, gure EmprendeBOX bereziaren barruan —Deusto Ekintzaile Astearen topagune bihurtu diren bi edukiontzi gainjarrietan—.
- Norentzat:
- Ekintzaileentzat
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
- Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.
