Lotu sormena eta ekintza Soiree Mademoiselle-rekin – Deusto Ekintzaile 2025 astea
Deusto Ekintzaile Astea dela eta, etaGlobal Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, Soir.ee Mademoiselle Basqueezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Bilboko campusean ekintzailetzan aritzeko espazio DeustoKabiko ekintzaile Imedi Hassissen-en eskutik antolatu den jarduera izango da. Imediren proiektua Belgikan hasi zen 2017an, SEN Soirée erakusketarekin. Lehen erakusketa horren ondoren, Soir.ee-k ongietorria eman zion inspirazioa, sormena eta emakumeen ekintzailetza eta ahalduntzea batzen dituen ekimen bati, Soir.ee Mademoiselle Basque deitu dionari. Haren erakusketarekin lotutako jarduera bat egingo dugu. Emakumeek lideratutako ekimen ekintzaileak ezagutu ahal izango dituzue, artelan bakoitzak ezkutatzen dituenak. Jarduera Memoria Plazan izango da, gure EmprendeBOX berezian. Bi edukiontzi ditu, bata bestearen gainean jarrita, eta urte batzuk daramatza Deusto Ekintzaile Astearen bilgune izaten.
- Norentzat:
- Ekintzaileentzat
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
- Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.
Zain izango gaituzu!
