Mintegia – Regeneration: Toward a More Ambitious Paradigm in Business Sustainability
Deusto Research Challenges Seminars-ek 2026ko lehen mintegia aurkezten du, Trantsizio ekologikoa ikerketa-fokuaren baitan. Paavo Ritala irakasleak, LUT University-koak (Finlandia) eta estrategia eta berrikuntzan adituak, hitzaldi hau emango du: Regeneration: Toward a More Ambitious Paradigm in Business Sustainability.
Hizlariaren aurkezpenaren ondoren, ideiak trukatzeko eta eztabaidarako tartea egongo da. Aurkezpena ingelesez izango da.
Deusto Research Challenges Seminars Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzaren ekimena da, eta ikertzen ari diren gure unibertsitateko pertsonen arteko topaketa akademikoak sustatzea du helburu. Lunch seminar formatuko mintegi hauek Unibertsitateko irakasle-ikertzaileei eta ikertzaileei zuzenduta daude eta bertaratzeko izena eman beharko da gonbidapena jaso ondoren.
