Hitzaldia “Saborear. Ópera: Fleta y Callas”, Alfonso Carlos Saiz Valdivielsorekin

Conferencia
2026/01/29 - 2026/01/30
11:30 - 13:00
LIT 225
2ª planta edificio Literaria
Gehitu Google Calendarrera

 

Pedro Fabro Deustuko Unibertsitateko Erretiratuen Elkarteak antolatutako "Dastatu" zikloaren barruan, Alfonso Saiz Valdivielso katedradun emerituak "Saborear. Ópera: Fleta y Callas” hitzaldiak eskainiko ditu urtarrilaren 29an eta 30ean.

Bi hitzaldiekin batera irudiak eta ariak ikusi eta entzungo dira, kantarien ahotsez gozatzeko. Ohar labur batek kokatuko gaitu kantuaren arloko bi pertsonen inguruan:

Miguel Fleta.- Albalate de Cincako (Huesca) aragoitarra, 1897. A Coruña, 1938.
Jatorri xumekoa izanik, aristokrazia operistikora iritsi zen, Bartzelonako Lizeoko Kontserbatorioan egin zituen ikasketei esker. Goiztiartasun kasu aparta da. Kantuko karrera hiru urtetan egin zuen, Luisa Pierrik irakaslearen zuzendaritzapean.
Munduko antzoki nagusietan abestu zuen. Lehen mailako kantari izan zen zortzi urtez. Arturo Toscaninik Calafen papera antzezteko aukeratu zuen, Turandot, Pucciniren hil osteko operaren mundu mailako estreinaldian, Milanen. XX. mendeko tenorerik onenetakoa izan da.

Maria Callas.- Jatorriz greziarra izan arren, New Yorken jaio zen 1923an eta Parisen hil zen 1977an. Atenasko Kontserbatorioko Elvira de Hidalgo espainiar soprano handiaren ikasle nabarmena izan zen. Soprano absolutua. Ahots-erregistro sinestezina. Milango Scalako erregina izan zen. Bere karrera bete-betean ez zituen hamar urte baino gehiago eman. Aristoteles Onasis maitaleak suntsitu zuen.
Arrosa eta arantzazko bideari ekin zion bizitzan, jarraitu ahal den bide bakarra, bikain izateko premia saihestezina sentitzen denean.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude