M8: ExPosicionarte (Donostia)

8M: ExPosicionarte  (San Sebastián)
2026/03/02 - 2026/03/12
Arrupe eraikina
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Martxoaren 2tik 12ra, Donostiako Campuseko Arrupe eraikinean,
Exposicionarte izango da ikusgai. Prostituzioaren errealitateari heltzen dioten 24 roll-up-ek osatutako erakusketa da, 10 emakumeren testigantzen bidez.
Erakusketa Gaztela eta Leongo Munduko Medikuak erakundeak sortu du, emakume protagonisten zuzeneko parte-hartzearekin, eta prostituzioaren arrazoietan jartzen du arreta (pobrezia, salerosketa, aukerarik eza), baita horrek dakartzan eskubideen urraketetan eta horien ondorio psikologiko, fisiko eta sozial larrietan ere. Argazkiek eta kontakizunek sexu-esplotazioari buruzko gogoeta egiteko abagunea ematen digute, giza eskubideen eta genero-berdintasunaren ikuspegitik, gizartea sentsibilizatzeko eta indarkeria-mota hori desagertu dadin mobilizatzeko.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude