FIRST LEGO League Euskadiren 17. edizioaren Donostiako egoitzako aurkezpena

Presentación de la 17ª edición de la FIRST LEGO League Euskadi en su sede de Donostia
2026/02/27
11:30 - 12:30
Prentsa aretoa, Donostiako Udaletxea
Gehitu Google Calendarrera

 

Otsailaren 27an, FIRST LEGO League Euskadiren 17. edizioaren aurkezpena egingo da prentsaren aurrean, Donostiako egoitzari dagokionez. 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen erreferentziazkoa den hezkuntza programak honen Euskadiko lehiaketaren finalak otsailaren 28an izango dira, Bilboko, Donostiako, Arrasateko eta Gasteizko egoitzetan, aldi berean. Guztira, 170 taldek hartuko dute parte. Lehiaketa Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, hiru foru aldundien eta Bilbo, Donostia eta Arrasateko udalen laguntza ere badu. Donostiako egoitzari dagokionez, Donostia Sustapenaren laguntza ere badu.

Prentsaurrekoan, otsailaren 28an Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egingo den lehiaketaren ezaugarrien, aurreikusitako jardueren eta parte hartzaileen berri emango da.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

- Ane Oyarbide, Donostiako Udaleko bigarren alkateordea eta Berdintasuna, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi ordezkaria.
- Jon Ojanguren, Event Manager First Lego League.
- Txapelketan parte hartzen ari diren eskoletako taldeen ordezkaritza bat.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude