Simulazio estrategikoko 1. erronka – Jasangarritasun Gela DBS & Elecnor Fundazioa

1er Desafío de Simulación Estratégica del Aula de Sostenibilidad DBS - Fundación Elecnor
2026/03/05
16:00 - 19:00
Icaza entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Simulazio estrategikoko 1. erronka – Jasangarritasun Gela DBS & Elecnor Fundazioa

Uste duzu badakizula enpresa bat ingurune konplexu eta global batean gidatzen, erabaki estrategikoak hartzen, ingurumen, gizarte eta gobernantza arlokoak ere gogoan hartuta? Erakutsi ezazu DBS - Elecnor Fundazioaren Jasangarritasun Gelaren simulazio estrategikoko 1. erronkan, Deusto Consulting Club eta Deusto Business Alumnirekin lankidetzan antolatuan.

Non? Bilboko campusean (presentziala) eta online.

Nola?Cesim Firm ESGsimulagailuarekin

Nork hartu dezake parte? DUko graduko eta graduondoko ikasleek, bikoteka (DBSko ikasle batek + edozein fakultatetako ikasle batek).

Sariak:  2.000 € baino gehiago kulturan, teknologian eta/edo bigarren eskuko establezimenduetan (Koopera eta Re-read) erabiltzeko.

Garrantzizko datak:

Kick-off presentziala: martxoak 5, osteguna

Oinarriak eta izena ematea: https://forms.gle/btSexXxpz13JxKpZ7

Izena emateko epea itxi etakick-off jardunaldia: martxoak 4, asteazkena.  

Ez zaitez kanpoan geratu!

Simulazio estrategikoko 1. erronka – Jasangarritasun Gela DBS & Elecnor Fundazioa

Deusto Business School - Elecnor Fundazioa Jasangarritasun Gelak, Deusto Consulting Klubak eta Deusto Business Alumnikzure ezagutzak probatzeko gonbita egiten dizute, Cesim Firm munduko kudeaketa simulagailurik aurreratuenetako batekin.

Zertan datza erronka?

Enpresa kudeaketako simulagailu batekin lan egingo duzue (Cesim Firm), eta konpainia bat zuzendu beharko duzue, marketineko, ekoizpeneko, logistikako eta finantzetako erabakiak integratuz, baina funtsezko elementu bereizgarri batekin: kontua ez da soilik emaitza ekonomikoak edo merkatu kuota maximizatzea. Negozio-aldagaiak kudeatzea da erronka, ESG irizpideak (Environmental, Social & Governance, ingurumena, gizartea eta gobernantza) eta stakeholder-en paradigmak gogoan izanik erabakiak hartzeko orduan. Parte-hartzaileak:

  • DBSko graduko eta graduondoko ikasleak (Bilbao eta Donostia1).
  • Eman izena lagun batekin, baita beste fakultate batekoa bada ere! Edo, nahiago baduzu, bikotea esleituko dizugu erakundetik.

Lehiaketaren antolaketa (faseak eta datu garrantzitsuak2)

  • Kick-off presentziala: martxoak 5 (16:00 – 19:00), Icaza entzungela, DBS - Bilbao: Lehiaketa eta taldekako 1. txandako proba azaltzea eta abiaraztea.
  • Martxoaren 13ra arte: urruneko proben txandak eta Q & A Talde berriak sartzeko aukera, plaza libreak izanez gero.
  • Martxoak 20 – Maiatzak- 1: Asteko lehiaketa-txandak (6 txanda).

Astero beste txanda bat irekiko da, eta erabaki estrategikoak hartuko dituzue, negozio emaitzetan eta ESG jardunean, gainerako taldeen aurka lehiatzen zareten bitartean.

  • Maiatzak 8 * Behin-behineko data* (16:00 - 19:00): final handia Bilbon eta sari banaketa. Puntuazio altuena duten 5 taldeak azken txandara pasatuko dira, eta azken pitch batean defendatuko dute beren estrategia, Elecnor Fundazioko Zuzendaritzak eta DBSko irakasleek osatutako epaimahai profesional baten aurrean.

Sariak

  • 1. taldea: 1.000 €-ko txekea (kulturan edo teknologian).
  • 2. taldea: 600 €-ko txekea (kulturan edo teknologian).
  • 3. taldea: 300 €-ko txekea (kulturan edo teknologian).
  • 5 finalista: Ekonomia Zirkularreko txekea (Koopera eta Re-read) 5 talde finalistetako kide bakoitzarentzat.

Ezagutu oinarriak eta eman izena esteka honen bidez: https://forms.gle/u8VppSyBfA1XVe7X7.

Kick-off-eko jardunaldian izena emateko aukera zabalik martxoaren 4ra arte. Zain izango zaitugu! Jasangarritasun Gela DBS – Elecnor Fundazioa, Deusto Consulting Club eta Deusto Business Alumnirekin lankidetzan.1 Donostiako Campusetik doako garraioa egongo da Bilboko jardunaldi presentzialetarako.

2 Komunikazioko hizkuntza gaztelania izango da, baina nahi duten taldeek simulagailuko eta amaierako pitch-eko lana ingelesez egin ahal izango dute.

*** Balioei buruzko giza prestakuntzako Lidergo humanistarako esperientziak egiten ari bazara Bilboko campusean, erronkan parte hartzea Gizarte eta ingurumenarekiko konpromisoaren moduluko 25 orduren/1 ECTSren baliokidea da.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude