DBA Afterwork Javier de la Rúa Karibu Experience-ko sortzaile eta zuzendariarekin

DBA Afterwork con Javier de la Rúa, fundador y director de Karibu Experience
2026/03/05
19:30 - 21:00
Kutxabank erakina
Claudio Coello 123, 6ª planta - 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 

Martxoaren 5ean, osteguna, Deusto Business Alumnik DBA Afterwork bat egingo du Madrilen, Kutxabank finantza erakundearekin lankidetzan. Oraingoan, Javier de la Rúa, Karibu Experience-ko sortzaile eta zuzendariarekin eta Deusto Business Schoolen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunarekin egongo gara. “Cuando el plan cambia: del mundo corporativo a emprender en África” izango da hitzaldiaren izenburua.

Hitzaldi horretan bere ibilbide profesionala partekatuko du, hiru etapa oso desberdinetan banatuta. Zortzi urtez, L 'Oréalen jardun zuen merkataritza arloan, Key Account Manager lanetan, kontu handiak kudeatzen; eta, ondoren, Coca-Colan jarraitu zuen National Account Manager.

Haren lanbideko plana argi eta garbi mundu korporatibora eta multinazional handietara bideratuta zegoen. Baina, Afrikan boluntario lanean izandako esperientzia pertsonal batek ikuspegia aldatu eta bere bidea birdefinitu zuen.

Duela sei urte enpresa handien segurtasuna uztea erabaki zuen Karibu Experience sortzea, Afrikako esperientzia eta bidaietan espezializatutako agentzia.

DBA Afterwork-en zehar, horrelako erabaki bat nola hartzen den, zerotik hasteak zer esan nahi duen eta bi munduetatik zer ikaskuntza jaso dituen partekatuko du.

Horri guztiari eta askoz gehiagori buruz hitz egingo digu DBA Afterwork-en, Madrilen, 19:30ean, Kutxabank eraikinean (Claudio Coello 123, 6. solairua – 28006 Madril). Koktel bat ere dastatuko dugu amaieran. Gure partner mediatiko Spendin aldizkariak emango du ekitaldiaren berri.

Izena emateko

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude