Inside out: a 360º approach to firm internationalisation
2026/03/26
09:00 - 10:30
Faculty Club-a
Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbao
Enpresek nazioartekotzeari ekiten diotenean, arreta kanpoko arloetan jartzen da: zein merkatutan sartu, zein presentzia mota ezarri eta produktuak edo zerbitzuak tokiko eskarietara nola egokitu. Hala ere, barne-dimentsioak —pertsonak, finantzak eta barneko beste laguntza-funtzio batzuen antolaketa— hil ala bizikoak dira arrakastarako.
Ekitaldi honek nazioartekotzearen ikuspegia aztertzen du, hazkunde globalari eusteko beharrezkoak diren barne-tentsioetan eta lerrokaduretan sakonduz. Sarrera kontzeptual bat eta industriako adituekin mahai-inguru dinamiko bat eginez, ekitaldiak aztertuko du nola orekatu dezaketen enpresek barruko prestasuna kanpoko aukerekin, nazioarteko hedapenerako 360º-ko hurbilketa bermatzeko.
Ekitaldi hau Deusto Business Schoolek eta Deusto Business Alumnik antolatu dute, Agirre Bizkaitar Fundazioaren laguntzarekin.
Nazioartekotzera 360º-ko hurbilketa: sarrera
- Rebecca Piekkari, Marcus Wallenberg Nazioarteko Negozioetako irakasle katedraduna Aalto University School of Business erakundean, Finlandian.
- Ciara O 'Higgins, Deusto Business School-eko Estrategia eta Nazioarteko Negozioetako irakasle laguntzailea.
- Pilar Astuy, Lontana taldeko Finantzetako burua.
- Ana López de Mendoza, Tubacexeko Arrisku eta Barne Kontroleko zuzendari korporatiboa.
- Aitor Michelena, Nazioarteko Kontratazioko Arduraduna, ieTeam-en.
- Tomás Solís, Salmenta eta Marketin arduraduna, Artechen.
