Etikari buruzko IX. Jardunaldiak
Apirilaren 23an, Deusto Business Alumniren eta Etika Aplikatuko Zentroaren Etikari buruzko IX. Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak eta BBK Fundazioak antolatu dute ekitaldia lankidetzan.
Munduko panorama geopolitikoa gero eta gehiago korapilatzen ari da. 2020az geroztik ziurgabetasun-mailak kezkagarriak baziren, Daron Acemoglu 2024ko Ekonomiako Nobel saridunak eta MITeko irakasleak duela gutxi adierazi zuen inoiz ez zituela ikusi urtearen hasieratik ditugun nahasmendu eta ziurgabetasun-mailak. Egoera horrek Europar Batasunaren barrualdeari eta Estatuen testuinguruari ere eragiten die eta kudeatzeko zaila den arlo politikoan nolabaiteko desoreka sentsazioa sorrarazten du. Testuinguru horretan, enpresek, subjektu ekonomikoek, baina baita bizitza sozial eta politikoko lehen mailako erakundeek ere, beren proiektuak eta jarduerak aurrera atera behar dituzte. Jardunaldi honetan proposatzen dugun hausnarketak, hain zuzen ere, ikuspegi analitiko eta propositibo batetik heltzen dio egoera horri, ikuspegi bikoitz batetik: lehen eskutik hurbiltzea egungo egoera geopolitikora eta haren joera aipagarrienetara, eta enpresa diplomazia berritzailera, inguruabar horiek igarotzen lagunduko duten proposamen eta tresnekin.
EGITARAUA:
09:00 Ongietorria: Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea.
9:10, Fernando Bayón, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Ikerketako, Graduondoko eta Institutuetako dekanordea.
09:20. Hitzaldia: Carme Colomina ikertzaile seniorrarena, CIDOBen (Barcelona Centre for International Affairs). Bere hitzaldian enpresa diplomaziari buruz hitz egingo du, ziurgabetasunak, urduritasunak eta segurtasun juridikorik ezak markatutako mundu batean. 2026rako espero denaren gakoak aurkeztuko ditu, CIDOBek 2025eko abenduan argitaratutako dokumentuari jarraituz.
9:50 Solasaldia.
10:05 Mahai-ingurua:
- Ander Caballero, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusia.
- Begoña Díaz González, International Business Development Iberdrola Energía Internacionalen.
- Sergio Caballero, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako Masterreko zuzendaria.
Saioaren moderatzailea: Javier Martínez Contreras, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaria.
10:50 Agurra: Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea.
10.55 Kafea klaustroan.
