Mintegia – Understanding the migration obsession; why we just can’t stop talking about migration
Osasuna, ongizatea eta gizarte kohesioa ikerketa-fokuak Deusto Research Challenges saileko beste mintegi bat aurkeztuko du: Understanding the migration obsession; why we just can’t stop talking about migration. Hizlaria Erasmus University Rotterdam-ko (Herbehereak) Peter Scholten irakaslea izango da.
Aurkezpena ingelesez izango da eta, ondoren, galde-erantzunetako tartea, ideien trukea eta eztabaida egongo dira.
Deusto Research Challenges Seminars Deustuko Unibertsitateko Ikerketako eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzaren ekimena da, gure ikertzaileen artean topaketa akademikoak sustatzeko asmoz sortua. Lunch seminar formatuko mintegiok Unibertsitateko irakasle-ikertzaileei eta ikertzaileei zuzenduta daude eta bertaratzeko izena eman behar da gonbidapena jaso ondoren.
