Jardunaldia: Trena Europako etorkizuneko kate logistikoetan integratzen

Jornada: Integrando el tren en las cadenas logísticas del futuro en Europa
2026/05/29
09:30 - 11:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Maiatzaren 29an, ostirala, jardunaldi bat egingo dugu Bilbon, VASCO Group-ekin lankidetzan. Izenburu hau izango du: Trena Europako etorkizuneko kate logistikoetan integratzen. Jardunaldia Deustuko Unibertsitatean egingo da (Garate aretoan).

Trenak logistika jasangarrian duen zeregina eta soluzio intermodaletan duen integrazioa aztertuko da. Iberiar Penintsularen eta Europaren arteko egungo testuingurua ulertzeko, haren hazkundea geldiarazten duten erronkak eta hori bultza dezaketen aukerak ezagutzeko jardunaldia izango da. Elkarreragingarritasunaz, digitalizazioaz, azpiegiturez eta politika publikoen eta pizgarrien benetako eraginaz hitz egingo dugu, baina baita berrikuntzaz, deskarbonizazioaz, klima aldaketara egokitzeaz eta talentua erakartzeaz ere. Ideiak partekatzeko, irtenbide praktikoak ezagutzeko eta Europako salgaien garraioaren etorkizuna aztertzeko espazio bat izango da.

Jardunaldiaren ondoren, kopau bat eskainiko da, bertaratutako pertsona guztiek partekatu eta elkarrizketarekin jarraitu ahal izateko.

EGITARAUA

9:30 Hasiera: Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea.

9:35 Sarrera: Jon Azarloza, CEO VASCO Group.

9:40 Iberiar Penintsularen eta Europar kontinentearen arteko trenbide-konexioen oinarriak eta egoera: Ignacio Barrón de Angoiti, Alianza Europea Corredores.eu.

9:55 Solasaldia: Monika Olejniczak-ekin, Trenbide Saileko zuzendaria, Intermodal Forwarding (solasaldia ingelesez).

10:10 Mahai-ingurua:

- Axel Dewaleyne, Country Manager, Transfennica Logistics Spain.

- Arantza Allende, Tenders & Projects zuzendaria, Alstom.

- Álvaro Cabezón, zuzendari nagusia, Intermodal Forwarding.

- Ignacio Barrón de Angoiti, Alianza Europea Corredores.eu.

Moderatzailea: Olatz Landa, VASCO Groupeko Jasangarritasuneko arduraduna.

11:00 Kafea eta networkinga.

Izena emateko...

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude