DBA Afterwork Aitana Ávila Las tortillas de Aitxu-ren sortzailearekin
Oraingoan, Aitana Ávila izango dugu, La tortillas de Aitxu-ren sortzailea. Azalpenaren izenburua hauxe izango da: “SÓLO TENEMOS UNA VIDA: Lucha siempre por lo que quieres y ponle ILUSIÓN”.
Ávilak bere historia pertsonalaren eta profesionalaren ingurukoak kontatuko dizkigu labur-labur. Jarrera gaitasuna bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa izan daitekeela erakutsiko digu, sarritan hil ala bizikoa bihurtzen da negozioak arrakasta izatean eta ideiaren garapenean. Ikaskuntza, ekintzailetza, borroka, ekina izatea, maitasuna eta ILUSIOA izaten dira bidean. Izan ere, ilusioa badugu bizipoza dugu, eta bizitza bakarra izanik, zer egiten dugu benetan betetzen gaituena eta pozten gaituena egiten arriskatzen ez bagara! Huts egiteko beldurra ez da inoiz aukera, ez eragozpena, ez oztopoa bidean.
Gure partner mediatikoaren laguntza dugu, SpendIn aldizkariarena.
