Zuzenbideko ikasle berrientzako harrerako jardunaldia
Irailaren 3an, osteguna, harrera egingo zaie Zuzenbide Fakultateko ikasle berriei, Bilboko eta Donostiako campusetan. Jardunaldian zehar, bere ikasketekin eta unibertsitate-bizitzarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuei buruzko informazioa jasoko dute.
Bilboko Campusa
8:45 Harrera Paraninfoko Klaustroan
Donostiako Campusa
8:45 Harrera Larramendi Eraikineko Foro Aretoan
Lehenengo egun honetan, Zuzenbide Fakultateko hainbat agintarik egingo diete harrera, unibertsitateko zerbitzuak sakonago azalduko zaizkie eta goiko mailatako ikasleen esku-hartzea ere izango dugu. Lehenengo jardunaldi hau amaitzeko, campusean zehar bisita gidatu bat edukiko dute.
Bigarren eguna pixka bat beranduago hasiko da: 9:00etan Bilboko Campusaren kasuan, eta 9:30ean Donostiako Campusean. Jardunaldi hau eremu akademikoagoan zentratuko da, lehenengo talde-tutoretza izango baitute.
