Zaldi txangoa
Eguna: azaroak 7, larunbata
Aurreko irteerak arrakasta izan zuen, eta jende asko geratu zen paseoaz gozatu ezinik. Horren ostean, gozatzeko aukera ematen dizuegu berriro.
Lekua: Hipica Lar Zaldiak (Usurbil)
Ibilaldia bi txandatan egingo da: 10:00etan eta 16:00etan
Irteera-ordua eta lekua: Askatasunaren Hiribidea 34 (txanda aukeratu duzuenaren arabera xehetasunak emango zaizkizue)
Prezioa: 15€!
Mendiko ibilaldia bi ordukoa izango da, eta bukaeran pintxo-potea (txistorra eta edari bat) eskainiko da!
Jarduera hasi berrientzako mailakoa da; ez da aurretik hipikan esperientziarik izan behar.
Eraman arropa erosoa, galtza luzeak eta arropa beroa.
Ibilaldirako kaskoa emango zaizue, hala ere, kaskoa daukatenek hura eraman dezakete.
Mendian zehar ibilbidea hasi aurretik azalpen labur bat emango zaizue, zaldian gozatuz joateko.
Izena emateko azken eguna: asteazkena, azaroak 4, 13:00ak arte.
Oharra: eguraldi txarra aurreikusten bada, egun bat lehenago jakinaraziko zaizue data berria, eta ezin izanez gero, dirua itzuliko da.
Plazak mugatuak dira!
IZENA EMATEKO IMPRIMAKIA
