Unibertsitateko Orientazioari buruzko Jesuiten V. Foro birtuala
Unibertsitateko Orientazioari buruzko Jesuiten V. Foro birtuala urriaren 28an egingo da, asteazkena, eta Educsik eta UNIJESek elkarrekin antolatu dute.
Ekimenaren helburuak, lehenengo ediziotik, hauek dira:
- Ikasleei orientazioa ematea erabakiak hartzeko moduari buruz eta, beren interesen eta balioen arabera, ikasketekin jarraitzeko dituzten aukerei buruz.
- Batxilergoko, Heziketa Zikloetako eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleei jesuiten unibertsitateen eskaintza akademiko zabala ezagutaraztea, egungo ikastetxeekin Misioa eta Balioak partekatzen dituzten erakundeak baitira.
- Ikasle eta ikasle ohien bizipenak partekatzea unibertsitatean, aldaketa-prozesuan eta erabakiak hartzean.
- Unibertsitatera sartzear daudenentzat interesgarriak diren gaiei buruzko hitzaldi inspiratzaileak eskaintzea.
Aurtengo ikasturtean, hitzaldi nagusiek ikasleentzat, irakasleentzat eta orientatzaileentzat garrantzi berezia duen gai bat jorratuko dute: adimen artifizialaren (AA) eragina, bai unibertsitateko etorkizuneko bizitzan, bai eguneroko erabakiak hartzean.
