Lehiakortasunari buruzko 2026ko Biltzarra

Lehiakortasunari buruzko 2026ko Biltzarra

Lehiakortasunari buruzko 2026ko Biltzarra

2026/11/23
16:00 - 17:30
Zurriola hiribidea, 1, 20002 Donostia, Gipuzkoa
Gehitu Google Calendarrera

 

2026ko Lehiakortasunari buruzko Biltzarra izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txosten berria aurkezteko. Aurten, mehatxu globalen aurrean kritikoa den elementu batean jartzen du arreta txostenak: teknologia eta jakintzaren transferentzia, industria eraldatzeko eta gure ongizatea babesteko ezinbesteko palanka gisa. Etengabe aldatzen ari den ingurunean, ezagutza berria sortzea eta aplikatzea funtsezko motorra da gure ekonomia egokitzeko eta etorkizuneko erronkei arrakastaz erantzuteko.

Konferentzian honako gai hauek jorratuko ditugu:

  • Nola funtzionatzen du teknologia eta jakintza transferitzeko ekosistemak Euskadin?
  • Nolako eragina dute jakintzaren eta teknologiaren fluxuek euskal industrian?
  • Zer hobekuntza egin behar dizkiogu gure sistemari eta zer ikas dezakegu puntako beste ekosistema batzuetatik?

Konferentzia azaroaren 23an izango da, 16:00etan, Donostiako Kurssal Biltzar Jauregian.

Txosteneko mezu eta gomendio nagusiak aurkeztu ondoren, euskal berrikuntza-sistemaren parte diren hainbat eragilerekin eztabaidatuko ditugu transferentzia teknologikoak Euskadin dituen erronkak eta aukerak.

Izen ematea: https://www.tickettailor.com/events/orkestra/2484757

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude