Open Innovation: From Humans to Ecosystems, Marcel Bogers-ekin
Deusto Business Alumnik, Agirre Bizkaitar Fundazioaren eta Deusto Executive Education erakundeen laguntzarekin, «Open Innovation: From Humans to Ecosystems» hitzaldira gonbidatzen zaitu. Hizlaria Marcel Bogers izango da. Ekitaldia Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean izango da azaroaren 25ean, asteazkena, 18:30ean.
Berrikuntza irekia enpresa, unibertsitate, startup, erakunde eta herritarrek aukera berriak eta balioa sortzeko lankidetzan jarduten duten ereduetarantz eboluzionatzen ari da. Nola eraiki egungo erronka handiei erantzuteko gai diren berrikuntza-ekosistemak?
Saioan aztertuko dugu nola eboluzionatu duen berrikuntza irekiak erakundeetan oinarritutako ikuspegi batetik, pertsonen, komunitateen eta ekosistemako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako ikuspegi baterantz. Lankidetza ingurune horiek nola bultzatu eta berrikuntza, lehiakortasun eta garapen ekonomiko eta sozialerako iturri jasangarri nola bihurtu hausnartuko dugu.
Marcel Bogers
Marcel Bogers nazioarteko ahots ezagunenetako bat da Open Innovation eta lankidetzako berrikuntzaren esparruan. Open & Collaborative Innovation-eko irakaslea da Eindhoven University of Technology-n, eta ikertzailea Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean. Era berean, World Open Innovation Academy (WOIC) foroaren buru da. Berrikuntza irekiaren ikerketari eta praktikari eskainitako nazioarteko foro nagusietako bat da, eta bitan egin da Bilbon (2023an eta 2025ean).
