Abokatutzaren jarduna euskeraz: aukerak eta etorkizuneko erronkak
Gaur egun, euskera gero eta gehiago erabiltzen da gure gizartean, baina bere potentzialtasun osotik urrun oraindik. Gure Autonomia Erkidegoan hizkuntza ofiziala denez, herritarrek eskubidea dute Justizia Administrazioarekin dituzten harreman guztietan erabiltzeko, eta, beraz, arlo juridikoko profesionalei dagokigu (abokatu, epaile, fiskal, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileoi…) euskera behar bezala erabiltzea eta zerbitzuak hizkuntza horretan eskaintzea, hizkuntza-eskubideak egia bihurtzeko, eta euskarak eremu juridikoan dagokion tokia har dezan.
Zuzenbide Fakultateak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak antolatutako webinar honetan, euskaraz jardun eta lan egiten duten bi abokaturekin hitz egiten dugu, lanbidean euskaraz aritzeko aukerak eta erronkak jorratzeko.
Moderatzaileak:
-Gorka Beristain eta Dabid Etxebarria, Bizkaiko AEOko Pedro Ibarreche Praktika Juridikoko Eskolako Ikasketa-buruak
-Lorenzo Goikoetxea, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Falkultateko irakaslea
Hizlariak:
-Markel Bollar, hirgintza abokatua, Hiritek
-Iñigo Lakarra, abokatua ELA sindikatuan