Jarduera fisikoa eta osasuna Bizkaian

Jarduera fisikoa eta osasuna Bizkaian
2015/12/17
09:00 – 13:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Bizkaian egiten diren jarduera fisiko eta osasun estrategiak koordinatu eta aztertuko duen jardunaldia ospatuko dugu, Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatearen ezaguera transferentzia eta ikerkuntzarako BizkaiLab lankidetza eremuan.

Jardunaldi hau jarduera fisikoa eta osasunarekin erlazionatuta dauden ekintzen sustapenean, garapenean eta inplementazioan ardura duten pertsonei zuzenduta dago. Zehazki, osasun-langileei, osasun eta kirol udalarduradunei,
gizarte-erakundeei –kiroletakoa, adineko pertsonena, gazteena, emakumeena, etab.–. Jarduera fisikoa osasun oneko tresna gisa sustatzen dute botere politikoek eta gizarte-eragileek urte batzuk daramate helburu osasungarriak sustatzeko ahaleginak garatzen biztanleen artean. Euskal administrazio publiko desberdinak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta udalerriak, baina gizarte-erakundeak ere, jarduera fisikoa osasun oneko tresna gisa sustatzen duten arduradunak dira.

Jardunaldi honetan, lan arlo honen gogoetarako eta ezagutzarako elkargune bat eskaini nahi dugu. Era berean ezagutu nahi ditugu praktika on bezala hartzen diren inguruneak, estrategiak, programak eta esperientziak; eta praktika on hauek jarduera fisikoa eta osasunaren inguruan lan egiten eta sinergiak sortzen ditugun eragile desberdinentzako ezagutu beharreko gaia izan behar dira.

IZENA EMATEA 2015eko abenduaren 15a baino lehen (lekua bete arte).

TRIPTIKOA

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>