Amnistia Internazionalek antolatutako “Ez naiz sorgina” jarduera parte-hartzailea #A25
2025/11/26
10:30 - 12:30
Makinen ondoko sarrera
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Beldurrezko filma ala errealitatea? Batzuetan bereizezinak izan daitezke, eta hori da gatazka edo indarkeria sistematikoko egoerak bizi dituzten emakume askoren kasua.
“Ez naiz sorgina” erakusketaren itxiera dela-eta, Amnistia Internazionalek, Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Unitatearekin batera, makinen ondoko sarreran egongo den standera gonbidatzen zaituzte. Azaroaren 26an izango da, 10:30etik 12:30era, eta jarduera interaktibo batean parte hartu ahal izango da errealitate horretara gehiago hurbiltzeko.
