San Tomas Akinokoaren eguneko ekitaldi akademikoa

Acto Académico de Santo Tomás de Aquino
2025/01/28
10:30 - 13:00
Kapera gotikoa eta paraninfoa
Gehitu Google Calendarrera

 
Urtarrilaren 28an, asteartea, San Tomas Akinokoaren eguna ospatuko da. Ekitaldiak 10:30ean hasiko dira, Kapera gotikoan eta, ondoren, 12:00etan, ekitaldi akademikoa egingo da Paraninfoan, honako egitarauaren arabera: - Hasiera: Agur Jaunak - Sari emanaldia: Mendieta Fundazioa eta Lambarri Sariak, Honors Program, Karrera amaierako DU Sari Bereziak eta Ignacio Ellacuria Sari Berezia - Omenaldia  Irakasleei eta lankideei - Teologia Fakultateko tituludun berrien inbestidura eta Deustuko Unibertsitateko doktore berrien inbestidura - Errektorearen hitzaldia - Agurra: Gaudeamus Igitur Jantzi akademikoa eramango duten unibertsitateko klaustrokideek inprimaki hau bete behar dute urtarrilaren 17a baino lehen. Ekitaldira joan nahi duten unibertsitateko elkarteko gainerako kideek hemen adieraz dezakete joateko asmoa dutela. Dena dela, gogorarazten dizuegu zenbat jende joango den jakiteko baino ez dela; izan ere, ekitaldian parte hartuko dutenei, jantzi akademikoa eramango duten klaustrokideei eta kolektibo jakin batzuei baino ez zaie lekua gordeko.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude