Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren I Nazioarteko Topaketako hasiera ekitaldia

Acto de Apertura I Encuentro Internacional de la Red de Innovación y Emprendimiento Global Deusto-Bizkaia
2024/11/18
16:00 - 19:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren Nazioarteko I. Topaketari hasiera emateko ekitaldia antolatu du. Datorren azaroaren 18an izango da, 16:00etan, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globala Deustuko Unibertsitatea buru duen ekimen bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, talentua erakartzeko "Bizkaia with the talent" ekimenaren bidez eta AUSJAL Sareko (Jesusen Lagundiaren Esku Utzitako Unibertsitateen Elkartea Latinoamerikan) unibertsitateekin lankidetzan egiten da, STEM profilak dituzten eta Bizkaiko enpresa erreferenteen berrikuntza arloak aktibatzen eta bizkortzen lagundu dezaketen Latinoamerikako pertsonak identifikatzeko eta Lurraldera erakartzeko. Topaketaren helburua da proiektu honetan inplikatutako eragile guztiak biltzea – parte-hartzaileak, erakundeak, enpresak eta unibertsitateak –, eta azaroaren 18tik 22ra egingo den Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren Nazioarteko I. Topaketari hasiera ematea. Izena ematea
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude