Ongietorria Bilboko campuseko nazioarteko ikasleei

Acto de bienvenida a los estudiantes internacionales del campus de Bilbao
2019/09/03
15:30 - 16:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak irailaren 3an ospatuko du 2019-20 ikasturtearen lehen seihilekoan jasoko diren nazioarteko ikasle berrien ongietorria. Ekitaldia arratsaldeko 15:30ean izango da Paraninfoan, eta bertan izango dira Juan María Aburto, Bilboko alkatea; Lorea Bilbao, Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatua; José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Alex Rayón, Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea. Harreraren ondoren, ikasleek kopaua hartu ahal izango dute Paraninfoaren ondoko klaustroan eta, jarraian, Bilbao ezagutzeko bisitaldi gidatu batean hartuko dute. Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusak atzerriko 478 ikasle eta irakasle inguru hartuko ditu. Jatorrizko herrialdeak honako hauek dira: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Korea, Kroazia, Danimarka, Ekuador, Eslovakia, Estatu Batuak, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia, Kazakhstan, Kirgizistan, Letonia, Maroko, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Suedia, Suitza, Taiwan eta Turkia.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude