Ongietorria Bilboko campuseko nazioarteko ikasleei

Ongietorria Bilboko campuseko nazioarteko ikasleei
2018/09/04
12:30 – 13:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitatean, irailaren 4an, ongietorri ekitaldia egingo zaie 2018-19 ikasturteko lehen seihileko nazioarteko ikasle berriei. Ekitaldia Auditoriumean izango da, 12:30ean, bertan izango dira Juan María Aburto, Bilboko alkatea, eta Jose Maria Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea. Harreraren ondoren, ikasleek kopaua hartu ahal izango dute Auditoriumaren ondoko klaustroan eta, jarraian, Bilbo ezagutzeko bisitaldi gidatu batean hartuko dute parte.

 

Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusak atzerriko 450 ikasle eta irakasle inguru hartuko ditu. Jatorrizko herrialdeak honako hauek dira:  Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Chile, Txina, Kolonbia, Kongo, Hego Korea, Kroazia, Danimarka, Salvador, Eslovakia, AEB, Estonia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Guatemala, Hungaria, India, Irlanda, Italia, Japon, Jordania, Kazakhstan, Kirgistan, Letonia, Mazedonia, Maroko, Mexiko, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Suitza, Taiwan, Turkia, Ukraina eta Venezuela.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>