Ongietorri Instituzionala, online, bigarren International Campus Birtualeko nazioarteko 200 ikasleri baino gehiagori.

Ongietorri Instituzionala, online, bigarren International Campus Birtualeko nazioarteko 200 ikasleri baino gehiagori.
2021/02/04
14:00 – 15:00
online
 
Otsailean Deustuko Unibertsitateko bigarren Campus Birtuala hasiko da nazioarteko ikasleentzat.

Deusto Virtual Campus espazio digitala da, mundu osoko ikasleek Deustun nazioarteko esperientzia izateko pentsatutakoa, aukera izan dezaten gure bi campusetan (Bilbon eta Donostian) eta gure unibertsitatean bizitza egin ahal izateko. Modalitate horrek gizarte inklusibitate handiagoa eragiten du, eta etorkizunean unibertsitateko normaltasun berriaren parte izango da.

25 herrialdetako graduko eta masterreko nazioarteko 200 ikasle baino gehiago jasoko ditugu, Unibertsitateak eskaintzen dituen bi modalitateetan: International Virtual Campus eta presentzialtasun egokitua, ikasleak, Bilbora eta Donostiara joango dira. 150 ikaslek baino gehiagok aukeratu dute Campus Birtualean eskaintzen diren zeharkako eta kultura anitzeko 16 irakasgaietako bat.

Otsaileko lehen astean ikasle birtualei eta presentzialtasun egokitukoei harrera egiteko hainbat saio egingo dira ORItik eta Deustu Campusetik, Bilboko eta Donostiako campusetan. Otsailaren 4an, 14:00etan (CET), Ongietorri Instituzionaleko ekitaldia egingo da, online. Bertan izango dira errektorea eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, eta Bilboko eta Donostiako alkate eta kontsulen agurra ere izango da.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>