Osasun Mentalari eta Terapia Psikologikoei buruzko Masterreko azken promoziokoei diplomak emateko ekitaldia
17:00etan, Gradu aretoan, Osasun Mentalari eta Terapia Psikologikoei buruzko Masterreko azken promoziokoei (2012-2014) diplomak emateko ekitaldia izango da. Graduondoko honek ibilbide luzea izan du Deustuko Unibertsitatean, eta orain Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrak ordezkatu du. Ekitaldi horretan izango dira, besteak beste, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekano Josu Solabarrieta, Psikologiako dekanorde funtzioetan dagoen Natalia Ojeda, eta orain arte Masterreko zuzendari izan den Pablo Gómez de Maintenant. Gainera, osasun mentalaren arloko erakunderik garrantzizkoenetako ordezkariak ere bertan egongo dira. Roberto Pereira, Famili Terapiako Euskal Herriko Elkartekoa; Mariasun Garay, Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartekoa, Manuel Hernanz, ALTXAkoa, José Ignacio Quemada, Aita Mennikoa; eta Miguel Ángel González Torres, OMIE Fundaziokoa, hurbilduko dira eta psikoterapiak osasun mentalean duen garrantziaz hitz egingo dute.