Gizarte Laneko,Turismoko eta Komunikazioko gradudun berrien izendatze ekitaldia
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Gizarte Laneko, Turismoko eta Komunikazioko gradudun berriak izendatzeko ekitaldia izango da datorren larunbatean, otsailak 2. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean ikasitakoak dira. Ekitaldi ospetsua eguerdiko hamabietan hasiko da, José Antonio Rodríguez Ranz campuseko errektoreordea buru dela, senitartekoen eta irakasleen klaustroaren aurrean.