Deustu-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren III. Nazioarteko Topaketaren Ekitaldi Instituzionala

Acto Institucional del III Encuentro Internacional de la Red de Innovación y Emprendimiento Global [RIEG] Deusto-Bizkaia
2026/10/26
16:00 - 17:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Hirugarren aldiz, Deustuko Unibertsitateak Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren -RIEG- III. Nazioarteko topaketa antolatuko du Bilboko campusean, urriaren 26tik 30era. III. Topaketa honen barruan, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Ekitaldi Instituzionalera. Urriaren 26an izango da, arratsaldeko 16:00etan, Garate aretoan.

Deustuko Unibertsitateak gidatutako ekimen honek, STEM profilak dituzten latinoamerikarrak identifikatzea eta erakartzea du helburu, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaia with the Talent-en bitartez, eta AUSJAL Sareko unibertsitate jesuitekin lankidetzan.

Topaketa honetan Latinoamerikako unibertsitateetako ordezkariek parte hartuko dute, ekimen honen parte diren Bizkaiko erakunde eta enpresekin batera; talentuaren, berrikuntzaren eta nazioarteko lankidetzaren inguruan egindako hiru urteko lanari balioa emanez. Testuinguru horretan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetarako errektoreordeak, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria eta gainerako agintariek parte hartuko dute. Zure agendan data hau erreserbatzera animatzen zaitugu eta laster informazio gehiago bidaliko dizugu.

Data eta ordua: urriak 26, astelehena, 16:00etan

Lekua: Garate aretoan, Bilboko campusa

Anima zaitez! Eman izena hemen.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude