Asmatu artelan bakoitzaren GJHa eta irabazi gosaria doan! Deusto Ekintzaile Astea 2023
Jarduera hau Imedi Hassissenen eskutik izango da, bere jarduera guztia Deustokabin daraman ekintzailea.
Imediren proiektua Belgikan sortu zen 2017an, eta Sen Soirée 1960 izeneko erakusketa ibiltaria jarri zuen abian helburu bikoitzarekin: emakume ekintzaileak eta emakume artistak ikusaraztea, horien lana Garapen Jasangarriko Helburuen barruan izanda. Horretarako, proiektu honek Garapen Jasangarriko Helburu bat emakume batek sortutako ekimen ekintzaile batekin erlazionatzea proposatzen du, artista berri batek egindako artelan original baten bidez ikusaraziz.
Lehen edizio honen arrakastaren ondoren, Imedi Deustuko Unibertsitateko DeustoKabira itzuli zen bere proiektuaren garapenarekin jarraitzeko, “Soir.ee Mademoiselle Basque” izeneko edizio berri hau bultzatuz.
Deusto Ekintzaile Asteari esker, Belgikako Sen Soirée 1960 erakusketa ezagutzeko aukera izango dugu. Eta… adi! Obretan eskutatzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuak asmatzen badituzue, gosaria doan eramango duzue unibertsitateko kafetegian gozatzeko.
Gainera, gogoz geratzen bazarete, Soire.ee Mademoiselle Basque-ren azken erakusketa BBK Kunan dago gaur egun, jendearentzat zabalik.
Jarduera hori EmprendeBOXen egingo da, bata bestearen gainean jarritako bi itsas edukiontzi egindakoa, Memoriaren Plazan aurkituko duzuena.
Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!