Asmatu zer GJH dagoen artelan bakoitzaren atzean eta irabazi gosari bat doan! Soiree Mademoiselle. Deusto Ekintzaile Astea 2024
Imedi Hassissenekin elkarlanean arituko gara, DeustoKabiko (Bilboko campuseko inkubagailua) ekintzaile batekin. Imediren proiektua Belgikan sortu zen 2017an, eta bertan jarri zuen abian SEN Soirée 1960 izeneko erakusketa ibiltaria.
SEN Soirée-ren artelan bakoitza lehenengo urratsak ematen ari zen artista batek sortu zuen, eta bakoitzak ekimen ekintzaile bati ikusgarritasuna emateko helburua du, lan horietako bakoitza Garapen Jasangarriko Helburu bati loturik.
Aurten, azaroaren 18an, astelehena, Larramendi eraikinaren sarreran, Donostiako Campusean, erakusketa hau ezagutzeko eta artelan bakoitzak atzean duen GJHa asmatzeko aukera izango duzue. Asmatzen baduzue, gosaria dohainik eraman ahal izango duzue campuseko kafetegian.
Norentzat:
- Ekintzaileentzat
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat
- Unibertsitatetik kanpokoentzat, gaian interesa dutenentzat
Zure zain gaude!