Agora herritarra Europaren inguruan eztabaidatzeko

Agora herritarra Europaren inguruan eztabaidatzeko
2019/05/08
10:30 – 14:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Maiatzaren 8an, Deustuko Unibertsitateko klaustroan izango da lehenengo Agora herritarra Europaren inguruan eztabaidatzeko. Agora elkarrizketarako topagune irekia da. Bertan unibertsitatera gerturatzen den pertsona orok aukera izango du Europar Batasunaren inguruan dituen kezkei buruz hitz egiteko, eztabaidatzeko eta ideiak eta iritziak trukatzeko, maiatzaren 26ko hauteskundeak baino lehen.

Topagunea 10:30etik 14:00etara izango da etenik gabe. Parte hartzaileek, ideiak trukatzeaz gain, Europako erakundeek emandako informazioa jaso ahal izango dute eta euren iritzia idatziz adierazi, horretarako bereziki egin den inkesta baten bidez.

Ekimen honek Europako Legebiltzarraren goi-babesa lortu du eta erakunde horrek sustaturiko #ThisTimeImVoting kanpainaren barruan dago, herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina maiatzaren 26ko hauteskundeetan parte har dezaten.

Agora herritarra Deustuko Unibertsitateak eta eCivis eta Eurgetxo elkarteek antolatu dute.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>