AHRI Conference 2023 – Giza eskubideen defentsa jomugan
Biltzarraren gai nagusia giza eskubideen defendatzaileen eginkizunari buruzkoa da, testuinguru jakin batzuetan jarduera arriskutsuenetakoa baita.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1998ko abenduaren 10ean Giza Eskubideen Defendatzaileei buruzko Adierazpena onartu zueneko 25. urteurrena ospatzen da 2023an.
Biltzar honen asmoa da mundu akademikoa, erakundeetako arduradunak eta, batez ere, giza eskubideen defentsan lan egiten duten pertsonak biltzeko gune bihurtzea, giza eskubide guztien defentsa errazten lagunduko duten esperientziak eta jardunbide egokiak eztabaidatzeko eta trukatzeko, gero eta zalantzazkoagoa den testuinguru batean.