Lidergoko bazkaria Iñigo Sagardoyrekin

Lidergoko bazkaria Iñigo Sagardoyrekin
2018/06/04
14:00 – 16:00
ICADE Business School . Calle Alberto Aguilera, 23
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko Bazkarien edizio berri batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek hartzen dute parte.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.

Laneko bazkari formatuan eta enpresa handietako zuzendariak parte hartzaile direla, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute. Jardunaldian, Chatham House metodologia erabiliko da.

Izena ematea (Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da).

Iñigo Sagardoy

Íñigo Sagardoy de Simón (Madril, 1968ko urriaren 16a) Sagardoy Abogados bulegoetako presidentea da eta Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitateko zuzenbideko irakaslea.

Zuzenbideko doktorea da, Cum Laude kalifikazioaz, Alcalá de Henaresko Unibertsitatean. Lan Zuzenbideri eta Gizarte Segurantzari buruzko masterra egin zuen. ICADEko Zuzenbideko Fakultateko lizentziatua da, eta Francisco de Vitoria Unibertsitatean, Giza Zientzietako masterra egin zuen. PDG (IESE), Enpresen Zuzendaritza Nagusiko programa ere egin zuen; Leading Professional Service Firms ikastaroa (Harvard Business School, 2002) eta Program of Instruction for Lawyers (Harward Law School, 1998).

Lan Zuzenbideko irakaslea da Francisco de Vitoria Unibertsitatean, Lanaren Zuzenbideko zuzendari eta irakaslea Lan Zuzenbideari buruzko Masterreko Lan Zuzenbidean, eta Enpresako Institutuko Erantzukizun Sozial Korporatiboko irakaslea da eta Laneko eta Gizarte Segurantzako argitalpenen egilea.

Sagardoy Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademiako kide da, eta Enpresarien Zirkuluko Zuzendaritza Batzordekoa ere bai.


Sagardoy Abogados

Sagardoy Abogados abokatuen bulegoa Espainiako espezializatuenetarikoa da Laneko Zuzenbidean, Onura Sozialetan, Pentsioetan eta Gizarte Aseguruan. 1980an sortu zen, eta legeari buruzko zerbitzuak eskaintzen dizkie bezeroei, giza baliabideen arlo juridikoan, bai aholkularitza lanetan, bai auzietan.

Gaur egun, 50 abokatu baino gehiago ditu, esparru juridiko eta laboralean espezializatuak.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>