Lidergoko bazkariak Joaquín Almunia Europako Batzordeko presidente ohiarekin
Deusto Business Schooleko Lidergoko Bazkariak enpresa handietako zuzendaritza taldeetako kideei zuzenduta daude eta helburu dute aurrez aurre ezagutzea arlo publikoan eta ekonomikoan garrantzia handia duten enpresa erakundeen arrakasta kasuak eta errealitateak.
Chatham House Rules sistema erabiltzen da bazkarietan. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan argi adieraziko zaie parte hartzaileei.
Izena emateko (toki kopuru mugatua)
Joaquín Almunia
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua, graduondoko ikasketak L ‘École Pratique des Hautes Études zentroan egin zituen, Parisen. Bere ibilbide profesionala ekonomialari gisa hasi zuen, Espainiako Merkataritza Ganberen Kontseilu Gorenaren bulegoan, Bruselan. Hurrengo hiru urteetan (1976-1979) UGT sindikatuaren kabinete ekonomikoaren arduraduna izan zen, ondoren Alderdi Sozialista Langile espainiarraren (PSOE) barruan politikagintzan aritzeko. Alderdi horren eskutik, diputatua izan zen kongresuan, Lan eta Gizarte Gaietarako ministroa, Administrazio Publikoetarako ministroa, idazkari nagusia, gobernuburu izateko hautagaia eta Aurrekontuen Batzordeko presidentea. 2004tik 2014ra bitartean, bere karrerak politikarekin lotuta jarraitu zuen Europako Batzordeko kide gisa, lehenik Ekonomia eta Diru Gaietarako Europako komisario gisa eta gero Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiaren Europako komisario gisa.
Gaur egun, think tanks eta beste plataforma batzuen inguruan ikertzen eta hausnartzen aritzen da. Gainera, Centre for European Policy Studieseko (CEPS) kontseiluko presidentea da, eta Paris School of International Affairseko (PSIA-SciencesPo) irakasle bisitaria.
Argibide gehiago:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89