Lidergoko Bazkaria Manuel Pimentelekin
Ekimenaren helburua da parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.
Laneko bazkari formatuan eta enpresa handietako zuzendariak parte hartzaile direla, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Chatham House Arauari jarraiturik egingo da jardunaldia.
Inscribirse (Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.)
Manuel Pimentel
Sevillan jaio zen, 1961ean, Manuel Pimentel Espainiako editore, idazle eta politikari ohia. Agronomia ingeniaria, abokatua, Enpresen Zuzendaritzako lizentziaduna (IIST), Komunitateko Arriskuen Prebentzioko masterra (UAB) eta Zuzenbideko doktorea da.
Almuzara, Berenice eta Toro Mítico-ko editorea da. Negoziaziorako eta gatazkak konpontzeko estrategien arloan garatzen du jarduera profesionala.
Eleberrien eta saiakeren autorea da. Era berean, idatzizko hedabideetako artikuluen egilea da eta Arqueomanía telebistako saioaren aurkezlea da, La 2-en.
Gainera, Montilla-Moriles jatorri deituraren Kontseilu Arautzailearen presidentea izan zen 2013ra arte.
Argibide gehiago:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89
Hello dear Sir/Madam
I’ve already registered for this discussion but can you send an invitation or something via Email that proves that I Will take part of this ?
Many thanks