Alumni Day Donostian

Alumni Day Donostian

Alumni Day Donostian

2024/10/11
19:00 - 00:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Aurten lehenengo Alumni Day, ikasle ohi guztien eguna (lizentziatuak, gradudunak, masterrak, executive...) ospatuko dugu Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.  Aukera paregabea izango da zure klaseko lagunekin eta fakultateko ikaskideekin berriro elkartzeko, aspaldiko garaiak gogoratzeko eta primeran pasatzeko. Lehenik eta behin, inspirazio-hitzaldi bat egongo da, aurrerago adieraziko duguna, baina ziur gaude gustatuko zaizuela. Ondoren, 10, 25 eta 50 urte betetzen dituzten kideak omenduko ditugu eta, ondoren, festaren alderdirik ludikoenera pasatuko gara. Koktel formatuko afaria, musika eta zenbait jarduera izango dugu. Dena prestatzen ari gatzaizkizue. Festa ahaztezina izango da, zu bertan bazaude! Egitaraua: 19:00etan, Ateak zabaltzea (Loiola Centrum). 19:30ean, Ekitaldiaren hasiera. Inspirazio hitzaldia. 10., 25. eta 50. urteurreneko promozioei omenaldiak. 20:45ean Afaria/koktela (Deustuko Unibertsitateko Kiroldegia). DJ Eduardo Bengoa eta dantzara. Eta askoz sorpresa gehiago! 00:00h. Alumni Day-ren amaiera. Ekitaldiaren kostua: 10 € bazkideentzat 20 € bazkide ez direnentzat * Oraingo honetan, jarduera hau kobratu egingo dugu aparteko kostuaren zati bat estaltzeko. * Inprimakia betetzean, transferentzia edo kreditu-txartel bidez ordaintzeko aukera duzu. Izena ematea ezinbesteko baldintza da. Esteka honetan izena eman duten pertsonen berri izango duzu... Izena emateko...
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude