Alumni Day Madrilen: Enpresa jardunaldia

Alumni Day Madrilen: Enpresa jardunaldia
2024/06/19
19:00 – 21:00
CaixaForum. P.º del Prado, 36, 28014 Madrid
 
Ekainaren 19an zain izango zaitugu, Madrilen izango dugun Alumni Day jardunaldian!

Horixe dugu Deusto Business Alumniko ikasle ohiekin izaten dugun urteroko hitzordua.

Aurtengo edizioan Enpresa Jardunaldia CaixaForum-en izango da, Caixabank-ek eskainita, eta Accentureren laguntza izango dugu.

Gai hauek izango ditugu aztergai:

Lanaren etorkizuna: talentuaren kudeaketa teknologiaren aroan.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, erakundeak bidegurutze batean daude, eta talentua erakartzea eta atxikitzea funtsezko elementuak dira arrakasta izateko. Testuinguru horretan, lanaren etorkizuna aztertu eta eztabaidatuko dugu, bai eta bidean sortzen diren beste erronka batzuei nola aurre egin ere.

Mahai horretan, hainbat arlotako adituak izango ditugu, eta beren esperientziak, ikuspegiak eta estrategiak zeintzuk izan diren azalduko digute, ingurune berri horretara egokitzeko, iraultza digitaletik hasi eta erakundeen eraldaketa kulturalera; horrez gain, malgutasunak eta ongizateak lanean duten garrantzia ere aztertuko dute, besteak beste.

EGITARAUA  

19:00 Hasiera

Juan José Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektorea.

19:05 Aurkezpena

Mercedes Oblanca, Accentureko presidentea.

19:20 Mahai-ingurua

Amparo González, Accentureko giza baliabideen zuzendaria.

David López, CaixaBank-eko pertsonen zuzendaria.

Estrella Martín, Iberdrolako Zuzendaritzaren garapeneko, talentuko eta prestakuntzako zuzendari globala.

Almudena Eizaguirre, Deusto Business Schooleko Executive Education-eko zuzendari nagusia.

Moderatzailea Elena Nabal, Deusto Business Alumniko Zuzendaritza batzordeko bokala.

20:20 Amaiera

Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea.

20:30 Koktela

Alumni Day-n ikusiko dugu elkar, Madrilen!

Izena emateko…

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>