Ikasleek iradokizunak eta proposamenak egingo dituzte “Etorkizuna Eraikiz” ekimenean

Ikasleek iradokizunak eta proposamenak egingo dituzte “Etorkizuna Eraikiz” ekimenean
2018/10/15
Campus San Sebastián
 
Urriaren 15ean, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasleek aukera izango dute euren iradokizun eta proposamenen bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 80 proiektu pilotuen arteko batean parte hartzeko, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren bidez. Horretarako, panel bat jarri dute Gipuzkoako unibertsitateetako campusetan, dagoeneko lurraldeko udal batzuetan egon da. Arbel handi horretan ikasleek adierazi ahal izango dute zein diren euren lehentasunak “, arlo estrategiko batzuetan” hala nola, “berdintasuna, euskara, hezkuntza, gizarte kohesioa, mugikortasuna, zahartzaroa, ekonomia, gobernantza, klima aldaketa, kontziliazioa, parte hartzea eta zibersegurtasuna”. Aldundiak kanpaina horri “entzute aktiboa” esaten dio eta helburua da “Etorkizuna Eraikiz programaren gobernantza ireki eta kolaboratiboko dinamika aberastea”, Markel Olanok adierazi zuenez. “Etorkizuneko beharrak eta erronkak etengabe ari dira aldatzen, bai eta gizartea eta bertako eskakizunak eta beharrak ere, hori dela eta beharrezkoa da elkarrekintza eta etengabeko ebaluaziorako mekanismoak ezartzea. Gizarte eta ekonomia ehuna, gizarte antolatua, aktibatzea lortu dugu, eta orain berdin egin behar dugu herritarrekin. Horixe da kanpainaren helburu nagusia”, adierazi zuen ahaldun nagusiak.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>