“Ikasi, bidaiatu eta prestatu, nolako aukerak eskaintzen dizkizu Europak?” Mahai-ingurua

“Ikasi, bidaiatu eta prestatu, nolako aukerak eskaintzen dizkizu Europak?” Mahai-ingurua
2018/05/29
17:30 – 19:30
Casa de la Cultura Clara Campoamor. Gernikako Arbola Etorbidea, 41, Barakaldo
 
Zuzenbide Fakultateko Jean Monnet EUCLIPE katedrak, Europe Direct-ek, Eurgetxo-k eta Barakaldoko Udalak mahai ingurua antolatu dute “Ikasi, bidaiatu eta prestatu, nolako aukerak eskaintzen dizkizu Europak?” Ekitaldiaren helburua da gazteei informazioa eta orientazioa ematea mugikortasunaren arloan dauden aukerei buruz.

Gaztek dituzten nazioz gaindiko mugikortasunerako gaitasunak eta aukerak, mugen arteko loturak egiten laguntzen dute, etengabeko kontaktuak egiten baitira, bai arlo profesionalean, bai pertsonalean.
Horrela, errealitate berria sortzen ari gara: Europak eskaintzen dituen mugikortasun aukerak martxan dagoen errealitate aberasgarri eta geldiezina dira.

Mahai ingurua 16 eta 35 urte arteko gazteentzat eta profesionalentzat da, eta gazteria eta hezkuntza arloko pertsonal tekniko eta eragileentzat. Ekitaldia maiatzaren 29an izango da, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean.

Programa

17:30-17:40.  Hasiera instituzionala,  Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea.

17:40-18:10. Erasmus +. Europar Batasunaren Hezkuntza, Prestakuntza, Gazteria eta Kirol Programa.
Marta Enciso, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasleen eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea.

18:10-18:40. Europako Boluntariotza Zerbitzua. Europako Elkartasun Kidegoa
Soledad Calderón, Europako Boluntariotza Zerbitzuko arduraduna, Boluntariotzarako eta parte hartze sozialerako agentzia. Bolunta.

18:40-19:10. EURES, Lanbide Mugikortasunaren Europar Ataria. Lanbide Heziketa Duala.
Mª Nieves Saiz Calderón, EURES-eko aholkularia. Lanbide

19:10-19:30. Eztabaida eta galderak egiteko txanda.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>