Deusto Business Alumniren 2024ko batzar nagusia
– Seguru asko, ohiko batzar nagusia 17:00etan hasiko da, bigarren deialdian.
– Batzarra telematikoki egingo da, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko Areto Digitaletik.
– Bazkide guztiak zuzenean sartu ahal izango dira Batzarrera, gure webgunearen atarian (www.deustobusinessalumni.es) agertuko den bannerraren bidez. Sartzeko, NAN zenbakia sartu beharko duzu. Webgune pribatu horretan, honako hauek izango dituzu:
– Zuzenekoaren erreproduzitzailea.
– Galderak egiteko txata.
– Bozketarako inprimakia erreproduzitzailearen azpian.
– Ondoren, grabazioa kontsultatu ahal izango da gure webguneko Batzarra atalean.
Batzarrari begira, gogorarazi nahi dizugu garrantzi handikoa dela zure botoa eskuordetzea kudeatu eta helaraztea, bertaratuko ez bazara.
Jarraian dituzu Batzarraren gai-zerrendari buruzko informazioa, erabakien proposamena, botoa eskuordetzeko bidea eta txosten ekonomikorako esteka.
Batzarrean izena emateko, argibideak emateko edo informazioa eskatzeko, bai eta zure iradokizunak eta galderak bidaltzeko ere, izena emateko botoia sakatu edo beti bezala gure telefonoetara deitu (944 456 345 – 943 297 331) edo helbide elektronikora idatz (info@alumnidba.es) dezakezu.
Oharra: “Txosten Ekonomikoa (2023)”, gai-zerrenda, botoa eskuordetzea, gure webgunean ikus daitezke, www.deustobusinessalumni.es, eta gure atalera sartuta:
“EZAGUTU// ANTOLAKETA: BATZORDEA/BATZARRA/ESTATUTUAK/KUOTAK// BATZARRA