Gela irekia – SER irrati-katea: Diskurtso antifeministak
2024/11/19
17:00 - 18:30
Areto Digitala
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Deustuko Unibertsitateak, Cadena SER Euskadirekin lankidetzan, hitzaldi antifeministei buruzko Gela irekia mintegira gonbidatzen zaitu. Mintegi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin batera berriki argitaratutako "Erresistentzia antifeministak eduki digitalean" ikerketan oinarrituko da, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa-bekaren emaitza.
SER kateko komunikazio arloko profesionalekin eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileekin batera, emakumeen aurkako gorroto diskurtsoek, genero desinformazioak eta horiek demokrazian dituzten ondorioek planteatzen dituzten erronkei buruz eztabaidatzeko aukera izango duzu.
