All posts by Deusto Agenda

Ate Irekien Jardunaldia – Masterrak

Ate Irekien Jardunaldia – Masterrak

Jornada de Puertas Abiertas - Másteres
2025/03/20
12:00 - 17:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren ikasturtean zer master ikasi oraindik erabaki ez baduzu, zatoz Bilboko campusera eta informa zaitez gure masterrei buruz martxoaren 20an, osteguna, 12:00etatik 17:00etara egingo dugun Unibertsitako Ate Irekien Jardunaldian. Jardunaldi presentziala izango da, eta titulazioetako irakasleekin hitz eginez argitu ahal izanen dituzu zure zalantza guztiak. Arreta pertsonalizatua emango dizugu, aukeratzen laguntzeko. EMAN IZENA HEMEN Zer informazio eskain diezazukegu?
  • 25-26 ikasturteko masterren eskaintza akademikoa ezagutzea
  • Zure graduko ikasketekin zer masterretara sartzen ahal zaren jakitea
  • Ikasketa-planari buruzko informazioa
  • Praktikak egin ahal izango dituzun enpresak eta erakundeak
  • Tasei eta ordaintzeko moduei buruzko informazioa
  • Eta behar duzun beste edozein gai argitzea
Zain gaituzu!
 
Etiketak

Zerga Aholkularitza eta Ekonomia Ituneko Masterraren II. jardunaldia. “Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian zergei buruzko foru arauen konstituzionaltasuna epaitzea eta epaiketa aurreko arazoa planteatzea”. Juan Alberto Fernández Fernández jauna

Zerga Aholkularitza eta Ekonomia Ituneko Masterraren II. jardunaldia. “Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian zergei buruzko foru arauen konstituzionaltasuna epaitzea eta epaiketa aurreko arazoa planteatzea”. Juan Alberto Fernández Fernández jauna

IV Jornada del Máster Universitario en Asesoría Fiscal y Concierto Económico.
2025/03/13
16:00 - 18:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Otsailaren 19ko 1/2010 Legea, Ekonomia Itunaren "blindajeari" buruzkoa, indarrean sartu eta hamabost urtera, bidezkoa da zergei buruzko foru arauen konstituzionaltasuna epaitzeari buruz galdetzea, ez hainbeste Konstituzio Auzitegian bertan, baizik eta lehen auzialdian, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, eta, hala badagokio, baita aurretiazko urrats gisa ere, epaiketa aurreko arazoaren planteamenduari buruz. Txostengilearen esperientziatik abiatuta, Auzitegi Nagusiko magistratu Juan Alberto Fernández Fernández jaunak gaiarekin zerikusi zuzena duten beste gai batzuei helduko die, hala nola, administratuaren esku dagoen zeharkako errekurtsoaren egokitasuna zergei buruzko foru-arauaren konstituzio-kontrakotasuna planteatzeko, egoera horietan autonomia-erkidegoen kasazio-errekurtsoaren garrantzia, edo lurralde erkideko zerga-arau baten konstituzio-kontrakotasuna adierazten duten Konstituzio Auzitegiaren epaien ondorioak idazketa, eduki eta gai juzgatu bereko foru-arau batera hedatzea. Izena ematea EGITARAUA Hasiera Javier García Ross jauna. Deustuko Unibertsitateko Zerga Aholkularitzako Masterreko zuzendaria. Zerga Aholkularitzako Espainiako Elkarteko kidea   Hitzaldia: "Enjuiciamiento de la constitucionalidad de las normas tributarias forales ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco y el planteamiento de la cuestión prejudicial” (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian zergei buruzko foru arauen konstituzionaltasuna epaitzea eta epaiketa aurreko arazoa planteatzea) Juan Alberto Fernández Fernández jauna. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoko magistratua.   Hitzaldi–solasaldia Moderatzailea: Alberto Atxabal Rada. Deustuko Unibertsitateko Finantza eta zerga zuzenbideko katedraduna. Zerga Aholkularitzako Espainiako Elkarteko kidea.   Parte hartzaileak: Javier Muguruza Arrese jn. Abokatua eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko kidea. Enrique Lucas Murillo de la Cueva jn. Abokatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna.   Amaiera.   Laguntzaileak: ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIA ZERGA AHOLKULARIEN ESPAINIAKO ELKARTEA AD CONCORDIAM  
 
Etiketak

Tourism, Transport and Competition

Tourism, Transport and Competition

Tourism, Transport and Competition
2025/03/18 - 2025/03/20
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
OECD-GVH Lehiako Eskualde Zentroak (RCC) (1), Lehiaren Euskal Agintaritzarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, mintegi bat antolatu du Bilbon 2025eko martxoaren 18tik 20ra. Lehiaren Zuzenbidearen  eta Turismoaren eta garraioaren sektoreekin lotutako berariazko gaiak jorratuko dira. Programaren onuradunak herrialde hauek dira: Albania, Armenia, Azerbaijan, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Georgia, Kazakhstan, Kosovo (2), Kirgizistan, Ipar Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Errumania, Serbia, Ukraina eta Uzbekistan, baita Euroasiako Batzordeko ordezkariak ere. Hizlariak hauek izango dira: Cani Fernandez. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko presidentea Ainara Herce. Lehiaren Euskal Agintaritzako burua María Pilar Canedo. OECD-GVH Regional Centre-ko zuzendari akademikoa Mirta Kapural. Kroaziako Lehiaren Agintaritzako burua Beatriz Marques. Policy advisor OECD Eugenio Olmedo. Merkataritza Zuzenbideko irakaslea. Malagako Unibertsitatea Mate Staber. Case handler GVH Dunkan Kernohan. Transport Economist. European Bank of Reconstruction and Development ELGAren Eskualde Zentroko mintegien helburu nagusietako bat agintaritza onuradunen barruan komunitate bat eraikitzea da. Hori dela eta, tailerrak erabiltzen dira lanerako oinarri, parte-hartzaileek eta adituek esperientziak, arazoak eta hausnarketa trukatzeko elkarren arteko harremanean. (1) RCC ELGAren eta Hungariako Lehiaren Agintaritzaren (GVH) arteko lankidetza proiektu bat da, Europako hego-ekialdean eta ekialdean politikan eta lehiaren aplikazioan gaitasunak garatzea ahalbidetzen duena. (2) Izendapen horrek ez du estatusari buruzko jarrerarik aurrez juzgatzen, eta bat dator Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1244 Ebazpenarekin eta Kosovoren independentzia aldarrikatzeari buruz Nazioarteko Justizia Auzitegiak duen kontsulta-iritziarekin.
 
Etiketak

Hausterre eguneko meza (Bilbao eta Donostia)

Hausterre eguneko meza (Bilbao eta Donostia)

Eucaristía Miércoles de Ceniza (Bilbao y San Sebastián)
2025/03/05
13:00 - 13:50
Kapera Gotikoa (Bilbao) eta Antxieta eraikineko kapera (Donostia)
Gehitu Google Calendarrera

 
Asteazken honetan, martxoak 5ean, Hausterre eguneko eukaristia ospatuko dugu 13:05etan: Bilbon: Kapera Gotikoan. Donostian: Antxieta eraikineko kaperan OHARRAK:
  1. Eskolak, egotekotan, eten egingo dira 13:00etatik 14:00etara.
  2. Egun horretan, Bilbon, ez da ospatuko Eukaristia 14:00tan.
  3. Egun horretan, Donostian  ez da izango asteazkeneko 8:30etako Eukaristiarik
 
Etiketak

Zine arratsaldeak: “El Havre / Le Havre” (2011)

Zine arratsaldeak: “El Havre / Le Havre” (2011)

Tardes de cine: “El Havre / Le Havre” (2011)
2025/03/12
18:00 - 19:30
Deusto Campus
Gehitu Google Calendarrera

 
Hileko bigarren ostegunean, 18:00etan, Bilboko Deusto Campuseko lokaletan, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helbururen batekin zerikusia duten filmak proiektatuko ditugu, filmaren eta gaiaren inguruan iritziak eta ideiak partekatzeko elkarrizketa ireki bat sortzeko. Zikloa amaitzean, proiektore bat zozkatuko da seihilekoan zehar egindako saioetan parte hartu duzuen lagunen artean. Bazatoz? Eman izena!
 
Etiketak

RE-WIRING-en erakusketa birtualaren inaugurazioa: “extraORDINARY WOMEN: Emakumea eta lana Gipuzkoan” (Donostia) | M8

RE-WIRING-en erakusketa birtualaren inaugurazioa: “extraORDINARY WOMEN: Emakumea eta lana Gipuzkoan” (Donostia) | M8

Inauguración de la exposición virtual RE-WIRING: “extraORDINARY WOMEN: La mujer y el trabajo en Gipuzkoa” (San Sebastián)| 8M
2025/03/12
12:00 - 14:00
Tokiski Gela (Edukiera 40)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean erakusketa birtual baten inaugurazioa izango da: “extraORDINARY WOMEN : Emakumeak eta lana Gipuzkoan” - Erakusketak Gipuzkoako ekonomian historikoki ahaztuta egon den emakumeen lana begien aurrean jarriko du, Gordailuaren, San Telmo Museoaren eta Kutxa Fundazioaren artisau- edo arte-balio handiko piezak erakutsiz. Eguna: martxoa 12, asteazkena Ordua: 12:00 h. Tokia: Tokiski gela, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.   Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean erakusketa birtual bat inauguratuko da martxoaren 12an: “extraORDINARY WOMEN : Emakumeak eta lana Gipuzkoan”. Emakumeek gure lurraldearen garapen ekonomikoan duten paperari egindako omenaldia izango da. Europar Batasunak finantzatutako RE-WIRING ikerketa programaren barruan dago sartuta erakusketa, eta genero desberdintasunak bihurtzea du helburu. Erakusketak Gordailuaren, San Telmo Museoaren eta Kutxa Fundazioaren artisau- edo arte-balio handiko piezak biltzen ditu, emakumeek laneko objektuekin duten harremana zein den erakusten digutenak, batez ere gure lurraldearen industrializazioan. Era berean, Irati Cano artistak erakusketa horretarako enkargatutako ikus-entzunezko lan bat jarriko du ikusgai, analogikoaren eta digitalaren, ugalketaren eta ekoizpenaren, maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko dikotomia faltsuei buruzko hausnarketa proposatzen duena. Erakusketaren aurkezpenera pertsona hauek hurbilduko dira: Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko eta Hizkuntza Politikako errektoreordea. -Ainara Martin, erakusketaren komisarioa eta eduki digitalaren zaintzailea. -Miren Gutiérrez, erakusketaren zuzendaria. -Lorena Fernández, Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria eta Re-Wiring-eko Komunikazio zuzendaria. -Dolores Morondo, Re-Wiring-eko ikertzaile nagusia.  
 
Etiketak

Masterren online informazio saioak. Ingeniaritza arloa

Masterren online informazio saioak. Ingeniaritza arloa

Sesiones informativas online de másteres. Área de Ingeniería
2025/02/24 - 2025/02/26
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatean prestatzen jarraitzea proposatzen dizugu, lan merkatuan are gehiago nabarmentzeko.  Industria ingeniaritzan, automozioan, elektronikan, sistema adimendunetan edo industria antolaketan lanbideko profil trebea garatu eta espezializatu nahi baduzu, ez galdu online antolatu ditugun Ingeniaritza arloko masterren informazio-saioak. Otsailaren 24tik 26ra izango dira. Konektatu eta ezagutu zure masterrari buruz jakin behar duzun guztia, zuzendaritzaren eta irakasleen eskutik, eta hitz egin haiekin, sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitzeko. Eman izena!
 
Etiketak

Masterren online informazio saioak. Osasun arloa

Masterren online informazio saioak. Osasun arloa

Sesiones informativas online de másteres. Área de Salud
2025/02/06 - 2025/02/20
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatean prestatzen jarraitzea proposatzen dizugu, lan merkatuan are gehiago nabarmentzeko.  Osasuna eta ongizatea hobetzeko interesa baduzu, ez galdu online antolatu ditugun Osasun arloko masterren informazio-saioak. Otsailaren 6tik 20ra izango dira. Konektatu eta ezagutu zure masterrari buruz jakin behar duzun guztia, zuzendaritzaren eta irakasleen eskutik, eta hitz egin haiekin, sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitzeko. Eman izena
 
Etiketak

Masterren online informazio saioak. Zuzenbide arloa

Masterren online informazio saioak. Zuzenbide arloa

Sesiones informativas online de másteres. Área de Derecho
2025/02/10 - 2025/02/12
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatean prestatzen jarraitzea proposatzen dizugu, lan merkatuan are gehiago nabarmentzeko.  Erantzukizun eta justizia sen sendoa baduzu, ez galdu online antolatu ditugun Zuzenbide arloko masterren informazio-saioak. Otsailaren 10etik 12ra izango dira. Konektatu eta ezagutu zure masterrari buruz jakin behar duzun guztia, zuzendaritzaren eta irakasleen eskutik, eta hitz egin haiekin, sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitzeko. Eman izena
 
Etiketak

Masterren online informazio saioak. Enpresa arloa

Masterren online informazio saioak. Enpresa arloa

Sesiones informativas online de másteres. Área de Empresa
2025/02/10 - 2025/02/13
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatean prestatzen jarraitzea proposatzen dizugu, lan merkatuan are gehiago nabarmentzeko.  Kudeaketan eta ekintzailetzan interesa baduzu eta harreman ekonomikoen mundua ulertu nahi baduzu, ez galdu online antolatu ditugun Enpresa arloko informazio-saioak. Otsailaren 10etik 13ra izango dira. Konektatu eta ezagutu zure masterrari buruz jakin behar duzun guztia, zuzendaritzaren eta irakasleen eskutik, eta hitz egin haiekin, sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitzeko. Eman izena
 
Etiketak