EAZ + Zuzenbideko eta EAZ + Informatikako Ingenieritzako gradudun berrien graduazio ekitaldia
2022/03/12
12:00 - 14:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Martxoak 12an, 2018/2019 eta 2019/2020 EAZ + Zuzenbideko eta EAZ+Informatikako Ingeniaritzako gradudun berrien graduazio ekitaldia ospatuko dira.
Streaming bidez jarraitu dezakezu, hemen.
Zahartzea eta tratu ona: ikuspegi etikoa.
Zahartzea eta tratu ona: ikuspegi etikoa.
2022/04/07
12:00 - 13:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zahartze aktiboa eta osasungarria zikloko zazpigarren hitzaldia.
Zahartzea eta tratu ona: ikuspegi etikoa.
Hizlaria: Marije Goikoetxea irakaslea.
Gure bizitzak zentzua eta esanahia izatea behar dugu. Gure mugez eta beharrez jabeturik, ezinbestekoa da hori posible egiteko behar adinako laguntza izatea. Bi dira lorpen horretarako oinarri etikoak: justizia eskatzen duen duintasun bera aitortzea eta autorrealizazioa erraztuko duen nortasun pertsonala errespetatzea. Bi oinarri horiek adinekoei tratu ona emateko bidea ematen dute, pluralismo morala ezaugarri duen gizarte batean.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko otoitza
Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko otoitza
2022/03/08
13:00 - 13:30
Kapera Gotikoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
FIRST LEGO League (FLL)
FIRST LEGO League (FLL)
FIRST LEGO League (FLL) es un programa educativo internacional presente en más de 90 países que despierta el interés de la juventud por la ciencia y la tecnología a través de experiencias de aprendizaje muy divertidas y desafíos temáticos reales.
Este año la Facultad de Ingeniería de la Universidad de Deusto acogerá la celebración de uno de los tres torneos finales de la 13ª FIRST LEGO League Euskadi el 5 de marzo de 2022.
El transporte de mercancías es el reto, propuesto por la organización internacional para todo el mundo, al que darán respuesta los 116 equipos que van a participar en la final de este programa educativo que organiza Innobasque para despertar el interés por la ciencia y la tecnología en los escolares vascos. Los equipos defienden tres aspectos: su proyecto de innovación, diseño y programación del robot Lego Mindstorms y demostrar que trabajan en base a los valores fomentados por FIRST LEGO League, esto es, descubrimiento, innovación, impacto, inclusión, colaboración y diversión.
El fallo del tribunal se ha dado a conocer a las 17:00 horas a través de un programa emitido en directo en el canal de Youtube de Innobasque que ha conectado con las tres sedes, desde donde han hecho público el palmarés completo.
Más información FLL Euskadi
FLL Euskadi Deusto
Topaketa “David Aguilar aka Mr. Hand Solo, a lego life”
Topaketa “David Aguilar aka Mr. Hand Solo, a lego life”
David Aguilar, Mr. Hand Solo bezala ere ezaguna dena, bere azkartasunak, pasioak eta gainditzeko ahalmenak definitzen dute.
* Ekimen hau Deustuko Unibertsitatearen Inklusio eta Irisgarritasun Planaren barruan dago kokatuta.
Bizitzaren mugak gainditzeko historiak buelta eman dio munduari, gehien maite duen jolasari esker, Legoari esker.
David sortzetiko gaixotasun batekin jaio zen, “Poland-en sindrome” izena duenarekin. Horrek oztopatu zion bular-muskulua eta eskuineko besaurrea garatzea. Mugatu eta amesten zuenaren alde borrokatzeari utzi beharrean, protesi propioak, erabat funtzionalak, sortu eta garatu ahal izan ditu. Hand Solo du ezizena, onarpenaren eta duen desgaitasuna ulertzeko umorearen sinonimoa da.
David Adecco Fundazioaren enbaxadorea da eta, haren historia pertsonalaz, sekula amore ez emateko esan nahi digu, irainik eta diskriminaziorik ez onartzeko, entzuteko eta laguntzeko prest egongo den pertsona bat bilatzeko, beti egongo baita gurekin hitz egiteko prest egongo den norbait.
Sartu saioan!
Antolatzaileak: Fundación Adecco, Zucchetti eta Deustuko Unibertsitatea
XX. eta XXI. mendeetako emakumeen etengabeko borrokaren legatua: Gaur egunerako eta etorkizunerako aztarnak ikuspegi intersekzionaletik
XX. eta XXI. mendeetako emakumeen etengabeko borrokaren legatua: Gaur egunerako eta etorkizunerako aztarnak ikuspegi intersekzionaletik
2022/03/11
12:00 - 14:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Jardunaldia martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunaren barruan antolatu da, era askotako borrokak ikuspegi intersekzionaletik eratzeko eta emakume aktibistei, musulmanei, kongoarrei, kubatarrei, euskal emakumeei ahotsa eman eta haiek egindakoa begien bistara ekartzeko, hartara sustrai sakonak dituen iruditeria deseraikitzen eta berdintasuna eta ekitatea sustatzen laguntzeko.
Mahaia emakumeen eta nesken eskubideak defendatzen dituzten aktibistek osatuko dute:
- Consuelo Cruz: Politikari afrokolonbiarra, hizlaria eta giza eskubideen aldeko eta genero indarkeriaren kontrako aktibista, eta hainbat sari jasoa.
- Caddy Adzuba: Kongoar aktibista, abokatua, kazetaria, 2014ko Asturiasko Printzea sariduna eta 2009ko Kazetaritzako Nazioarteko Julio Anguita Parrado sariduna.
- Tanara Karim: Aktibista feminista, arrazakeriaren kontrakoa eta islamofobiaren kontrakoa.
- Ainhoa Izagirre Choperena. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea. Deustuko Gizarte Balioei buruzko Ikertaldeko kidea.
Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterrari buruzko I. Jardunaldia
Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterrari buruzko I. Jardunaldia
2022/03/03
18:00 - 19:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterrak Ekonomia Itunari buruzko Deustuko I. Jardunaldiak antolatu ditu. Hizlari nagusia Gemma Martínez Bárbara izango da, Bizkaiko Foru Ogasuneko Aholkularitza eta Zerga Politikako zuzendariordea eta Ad Concordiam Elkarteko diruzaina, eta “Retos del Concierto Económico en la era de la fiscalidad global” hitzaldia eskainiko du.
Ondoren, “Kontzertu Ekonomikoaren iragana, oraina eta etorkizuna" izeneko mahai-ingurua egingo da. Moderatzailea Deustuko Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedradun Alberto Atxabal Rada izango da eta honako hauek parte hartuko dute:
- Gemma MARTÍNEZ BÁRBARA. Bizkaiko Foru Ogasuneko Aholkularitza eta Zerga Politikako zuzendariordea. Ad Concordiam elkarteko diruzaina.
- Javier MUGURUZA ARRESE. Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko kidea.
- Iñaki NÚÑEZ ZUBILLAGA. Deustuko Unibertsitateko Zerga Zuzenbideko irakaslea eta Garriguesko bazkide ohia.
Eman izena jardunaldian
Sartu jardunaldiaren programan
Liburuaren aurkezpena: Perspectivas feministas en la intervención socioeducativa: reflexiones y buenas prácticas.
Liburuaren aurkezpena: Perspectivas feministas en la intervención socioeducativa: reflexiones y buenas prácticas.
2022/03/10
10:00 - 11:30
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Liburuaren aurkezpena. Perspectivas feministas en la intervención socioeducativa: reflexiones y buenas prácticas.
Ekitaldian parte hartuko dute Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak, María Silvestre Deustuko Unibertsitateko Berdintasun arloko arduradunak eta liburuaren egile batzuek.
Ekitaldiak zeinu-mintzaira interpretatzeko zerbitzua izango du.
Izena emateko inprimaki hau bete behar da.
Music pote Lucia Garcirena
Music pote Lucia Garcirena
Martxoaren 8a oinarri hartuta, hilabete honetan zehar, Music Pote bat izango da astero. Deustuko Bilboko eta Donostiako campuseko emakume ikasleak izango dira protagonista. Hala, emakumeen talentuari islada eman eta Deustuko komunitatea osatzen duten emakume gazteen presentzia indartu nahi da. Lehenengo artista gonbidatua Lucia Garciarena izango da. Ez galdu emanaldia Deustuko Instagram kontuan (@udeusto).
Informazio gehiago.
‘Baztertuak’ hitzaldia. Emilio Espin
‘Baztertuak’ hitzaldia. Emilio Espin
2022/03/08
12:00 - 14:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Emilio Espinek El Salvadorren adineko pertsona helduen giza eskubideen aldeko borrokaren ekintzailea eta erreferentea denak, martxoaren 8an Deustoko Unibertsitatean “Baztertuak: El Salvadorreko emakume helduen borroka” hitzaldia emango du. Izan ere, El Salvador-en adineko pertsonak, bereziki emakumeak, gerra garaian eta bakea eta demokrazia eraikitzeko prozesuan zehar familia, komunitate, udalerri eta herrialdearen alde dena eman arren, Estatuak abandonatuta daude. Hori horrela, hitzaldiaren helburua, Salvadorreko emakume helduen egoera ezagutzera ematea izango da, bereziki haien eskubide eta duintasunaren aldeko borrokarena.
Informazio gehiago









