Kafe-solasaldia. Online prestakuntza
2017/09/26
14:30 - 15:30
110 atetoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Solasaldi batera gonbidatzen zaitugu, kafe bat aurrean dugula Deustuko Unibertsitateko online prestakuntzari buruz hitz egingo dugu.
Ekainean eCampusek antolatutako “Presentziala eta Online” izeneko jardunaldiaren ondoren, beste topaketa informalago bat irailean egitea erabaki zen. Helburua da, espazio atsegin batean, gai horri buruz ditugun zalantza eta kezkei buruz hitz egitea, unibertsitatean orain arte egindako bideaz; proposamenak eta ekimenak aipatzea, etab. Ekitaldia Unibertsitateko langileentzat da, esperientzia izan ala ez online prestakuntzan.
Zain izango gaituzu!
Izena emateko erabili esteka hau.
Argibide gehiagorako, hona idatzi: alumni@deusto.es
Patenteak, funtsezko tresna ikerketarako
Patenteak, funtsezko tresna ikerketarako
2017/07/18
11:00 - 12:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Beatriz Tejedor, Patente eta Marken Espainiar Bulegoko Patente eta Informazio Teknologikoko Saileko Bilaketa Zerbitzuko buruak bideratuko du jardunaldia.
Egitaraua:
11.00 – 11.10: Sarrera eta ongietorria. Fernando Díez Ruiz. Deikerreko zuzendaria.
11.10 - 11.20: Deustuko Unibertsitatea patenteen kudeaketan. Eva Ausín Andrés. Estatuko ikerketa proiektuen koordinatzailea. Deiker.
11.20 – 12.20: Patenteak, funtsezko tresna ikerketarako: Beatriz Tejedor, Patente eta Marken Espainiar Bulegoko Patente eta Informazio Teknologiko Saileko Bilaketa Zerbitzuko burua.
Zergatik erabili patenteak: babes eta zaintze teknologikoa
Zer patentatu daitekeen
Patentatu, argitaratu, isilean mantendu...
Zelan patentatu Espainian eta atzerrian.
Patenteen Legearen berrikuntzak unibertsitateen patenteetarako.
Patente bat eskuratu aurreko, patentatu bitarteko eta ondorengo gomendioak.
Patenteen informazioaren baliagarritasuna.
Patenteen dokumentu bat ulertzeko oinarriak.
Non eta zelan jo patenteei buruzko informaziora.
OEPMk (Patente eta Marken Espainiar Bulegoa) eskaintzen dituen zaintza teknologikoko zerbitzuak.
Zelan bilatu datu baseetan doako patenteei buruzko informazioa.
12.20 – 12.30: Galde-eskeak.
Florencio Domínguez: “La financiación del terrorismo de ETA en la democracia”
Florencio Domínguez: “La financiación del terrorismo de ETA en la democracia”
2015/06/29
19:00 - 20:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
ETAren indarkeria terroristaren inguruko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi aztertu dituzte. Jorratu ez den alderdi batek enpresaburuen, exekutiboen eta profesionalen kontra zuzendutako estortsioko indarkeria horrekin du zerikusia. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak koordinatutako ikertalde bat ari da gai hori jorratzen gaur egun "La extorsión y la violencia de ETA contra empresarios, directivos y profesionales" proiektuan.
Ekainaren 29an, Florencio Domínguez kazetari eta saiogileak hitzaldi bat eskainiko du, “La financiación del terrorismo de ETA en la democracia”, aipatutako proiektuari buruzko mintegi baten barruan.
Ekitaldi horretan, aurkezlea eta moderatzailea Izaskun Sáez de la Fuente soziologo eta Etika Aplikatuko Zentroko kidea izango da.
Leku kopuru mugatua. Etortzeko bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.
Informazio gehiago: 944 139 020
Duphonik: piano eta bonbardino kontzertua
Duphonik: piano eta bonbardino kontzertua
2015/04/23
20:00 - 21:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
| Deusto Campus Kulturak atseginez gonbidatzen zaitu Duphonik duoak eskainiko duen piano eta bonbardino kontzertura. Maite Olmos pianista eta Juan J Munera bonbardino-jotzailearen eskutik, era askotako lanek osatutako programaz gozatu ahal izango dugu, Luis Aranbururen “Re minorreko kontzertua” edo Jagoba Astiazaranen “Agurraz jolasean” bezalakoez, besteak beste.Kontzertua datorren ostegunean izango da, apirilaren 23an, 20:00etan, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Sarrera librea izango da tokiak bete arte. |
Deustuko Unibertsitatea Irunen
Deustuko Unibertsitatea Irunen

Martxoaren 26an, Deustuko Unibertsitateak informazio saio bat antolatu du Irungo Oiasso Museoan.
19:00etatik aurrera, Bilboko eta Donostiako campusetako Fakultateetako ordezkariek Informazio Saioa eskainiko dute. Bertan, Deustuko Unibertsitateak 2015-2016 ikasturtean eskainiko dituen graduak eta gradu bikoitzak aurkeztuko dituzte.
Saio hau unibertsitateko ikasketak egin nahi dituzten Batxilergoko ikasleentzat, haien gurasoentzat eta Deustuko Unibertsitateko prestakuntza eskaintzaren berri izan nahi duten guztientzat da. Saioaren ondoren, irakasleek eta ordezkariek bertaratzen direnen galdera eta zalantzei erantzungo diete banan-banan.
Adierazi, mesedez, etortzekoa bazara:
Tel.: 943 326308
e-mail: infoacad@deusto.es
Hitzaldia: “Mujer y Tecnología: una historia en positivo”
Hitzaldia: “Mujer y Tecnología: una historia en positivo”
2015/03/04
11:00 - 12:45
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Ingeniaritzaren astearen barruan, Deusto Forotech 2015, hitzaldi bat egongo da: “Mujer y Tecnología: una historia en positivo”. Hizlariak izango dira María Ferrara, Googleko Aliantza Estrategikoen zuzendaria, eta Montse Meya, 2014ko Ada Byron sariduna
Moderatzailea: Laura Torres, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko zuzendaria.
Joateko asmorik izanez gero, jakinarazi, mesedez, otsailaren 27a baino lehen:
inprimakia.
ForoTech 2015 programa osoa.
María Ferreras - Youtube (Google)
María Ferreras YouTubeko Aliantza Estrategikoen zuzendaria da Europa hegoalderako eta Errusiarako. Googlen lanean hasi aurretik, Jazzteleko edukien Zuzendari izan zen eta telebista eta Interneten zuzendaritzaren ardura zuen, eduki eta produktuetan. Telekomunikazioko Goi Ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta ESIC-eko Marketineko Graduondokoa du. Lycos Europe-ko edukien arduraduna ere izan zen, Espainiarako edukiak lortu eta negoziatzen zituen eta Europarako mugikorren zerbitzuen marketin unitateko arloa zuzentzen zuen. Ardura horiek izan aurretik, beti ere Internet zerbitzu berriekin loturik, France Telecom eta Telecom Italiarako egin zuen lan.
Montserrat Meya Llopart - 2014ko Ada Byron sariduna
Montserrat Meya Llopart (Albacete, 1948) Hizkuntzalaritzako lizentziatua eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, itzulpen automatikoari buruzko tesia egin zuena MIT-ekin (Massachusetts Institute of Technology) lankidetzan. Siemensek Munichen dituen laborategi zentraletako sistemen analista eta programatzailea izan da, EUROTRA itzulpen automatikoko ekipo nazionaleko zuzendaria, Siemens Software Development Center-en Bartzelonako Adimen Artifizialeko saileko zuzendaria, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko I + Gko kudeatzaileordea, Kataluniako Informazioaren Gizarterako Plan Estrategikoaren koordinatzailea, Europako Batzorderako aholkularia, eta osasun arloko proiektu teknologikoak garatu ditu (gaixo kronikoentzako eta pertsona nagusientzako zerbitzuak teknologia mugikorrekin). 1984an Lengoaia Naturala Prozesatzeko Espainiar Elkartea sortu zuen, eta 1995ean ACTA SL aholkularitzako enpresa ere bai. Katalunian Internet hornitzaileetan bigarrena den CINET SLko kudeatzailea ere izan da.
Laura Torres – Deustuko Unibertsitatea
Laura Torres Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko eta Marketineko zuzendaria da 2003tik. Marketinaren eta salmenten arloan hasi zuen bere jarduera profesionala kontsumo handiko multinazionaletan, esaterako Akzo coatings, Unilever eta Reckitt & Colman, horietan kategoria desberdinetako produktuak koordinatu zituen eta marketin zuzendari izan zen Espainiarako. Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da, graduondoko ikasketak egin ditu Virgina University, Insead eta Deusto Business School-en. Unibertsitatean lanean hasi baino lehen, publizitatearen arloan egin zuen lan Buenos Airesen, Euro RSCG Worldwide-ren bezeroentzako zerbitzua koordinatzen zuen.
María Ferreras - Youtube (Google)
María Ferreras YouTubeko Aliantza Estrategikoen zuzendaria da Europa hegoalderako eta Errusiarako. Googlen lanean hasi aurretik, Jazzteleko edukien Zuzendari izan zen eta telebista eta Interneten zuzendaritzaren ardura zuen, eduki eta produktuetan. Telekomunikazioko Goi Ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta ESIC-eko Marketineko Graduondokoa du. Lycos Europe-ko edukien arduraduna ere izan zen, Espainiarako edukiak lortu eta negoziatzen zituen eta Europarako mugikorren zerbitzuen marketin unitateko arloa zuzentzen zuen. Ardura horiek izan aurretik, beti ere Internet zerbitzu berriekin loturik, France Telecom eta Telecom Italiarako egin zuen lan.
Montserrat Meya Llopart - 2014ko Ada Byron sariduna
Montserrat Meya Llopart (Albacete, 1948) Hizkuntzalaritzako lizentziatua eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, itzulpen automatikoari buruzko tesia egin zuena MIT-ekin (Massachusetts Institute of Technology) lankidetzan. Siemensek Munichen dituen laborategi zentraletako sistemen analista eta programatzailea izan da, EUROTRA itzulpen automatikoko ekipo nazionaleko zuzendaria, Siemens Software Development Center-en Bartzelonako Adimen Artifizialeko saileko zuzendaria, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko I + Gko kudeatzaileordea, Kataluniako Informazioaren Gizarterako Plan Estrategikoaren koordinatzailea, Europako Batzorderako aholkularia, eta osasun arloko proiektu teknologikoak garatu ditu (gaixo kronikoentzako eta pertsona nagusientzako zerbitzuak teknologia mugikorrekin). 1984an Lengoaia Naturala Prozesatzeko Espainiar Elkartea sortu zuen, eta 1995ean ACTA SL aholkularitzako enpresa ere bai. Katalunian Internet hornitzaileetan bigarrena den CINET SLko kudeatzailea ere izan da.
Laura Torres – Deustuko Unibertsitatea
Laura Torres Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko eta Marketineko zuzendaria da 2003tik. Marketinaren eta salmenten arloan hasi zuen bere jarduera profesionala kontsumo handiko multinazionaletan, esaterako Akzo coatings, Unilever eta Reckitt & Colman, horietan kategoria desberdinetako produktuak koordinatu zituen eta marketin zuzendari izan zen Espainiarako. Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da, graduondoko ikasketak egin ditu Virgina University, Insead eta Deusto Business School-en. Unibertsitatean lanean hasi baino lehen, publizitatearen arloan egin zuen lan Buenos Airesen, Euro RSCG Worldwide-ren bezeroentzako zerbitzua koordinatzen zuen.Deustu Ekintzaile Astearen lehenengo jardunaldia Bilbon, lehiaketa arloko agintaritzarekin ekiteari buruzko saio batekin
Deustu Ekintzaile Astearen lehenengo jardunaldia Bilbon, lehiaketa arloko agintaritzarekin ekiteari buruzko saio batekin
2014/11/17
12:00 - 17:00
Icaza Entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
12:00etan, La Comercialeko Entzungelan, 2014ko Deustu Ekintzaile Asteari emango zaio hasiera, Emprendiendo con la Autoridad de la Competencia izeneko saioaz. María Pilar Canedo Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak eta Natividad Goñi Urriza erakunde bereko bokalak parte hartuko dute. Lehiako espedienteen barne historia aztertuko da eta, azkenean, jarduera bat antolatuko da, bertaratzen direnek salatzailearen, salatuaren eta agintaritzaren papera hartuz.
Egun berean, 9:30etik 11:10era, Gizarte Laneko 3. mailako ikasleak gizarte mailako plan ekonomiko eta finantzarioari buruzko jardunaldi batean egongo dira Alex Rayónekin. Ekitaldia Ingeniaritza Fakultatearen ESIDE eraikineko 3. solairuan izango da. Saio horretan, gizarte laneko proiektuetara zuzendutako laguntza atariei, crowdfundingari eta irabazi asmorik gabeko erakunde baten arrakastarako faktoreei buruz ikasiko dute. Era berean, 16:00etatik 17:30era, ESIDEko Ingenio areto horretan bertan, masterreko ikasleek Garazi Azanza Mtz. De Luco ezagutuko dute. Psikologiako doktore eta Deustuko irakasle eta ikertzaileak azalduko die zein garrantzi handia duen talde lanak ekintzailearen ikuspegitik. Horretarako hainbat dinamika erabiliko ditu, funtsezko alderdiak jorratzeko.
Argibide gehiago
IKT negozio ereduei buruzko jardunaldia, Donostiako Deustu Ekintzaile Astearen barruan
IKT negozio ereduei buruzko jardunaldia, Donostiako Deustu Ekintzaile Astearen barruan
11:00etan, Ikaslegunean, IKT negozio ereduei buruzko jardunaldia izango da Deustu Ekintzaile Astearen barruan. Ekitaldi horretan, EAZeko 2. mailako ikasleek ohiko negozio eredua erabat hausten duen negozio eredu berritzaile hori ezagutu ahal izango dute. Iñaki Vázquez izango da saioaz arduratuko dena, oso lantegi dinamiko bat proposatuz.
Argibide gehiago
Bideari ekiten nire app-arekin, Deustu Ekintzaile Astearen barruan
Bideari ekiten nire app-arekin, Deustu Ekintzaile Astearen barruan
2014/11/18
17:00 - 19:00
Ingenio Gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
17:00etan, ESIDEko Ingenio aretoan, Deustuk merkatu teknologikoari buruzko saio bat antolatu du, 17:00etatik 19:00etara, aurten "Pertsona: munduaren eragilea" izenburua duen Deustu Ekintzaile Astearen barruan. Saioa Informatikako Ingeniaritzako Masterreko ikasleei zuzenduta dago eta app-ekin lotuta dauden gai interesgarriak aztertuko ditu: finantzazioa, salmentako bideak, lehiako ikerketak, komunikazioa eta kostuak.
Argibide gehiago
KIRO Robotics: Ekintzaile esperientzia baten eredu, Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan
KIRO Robotics: Ekintzaile esperientzia baten eredu, Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan
2014/11/19
10:00 - 19:00
Icaza Entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
10:00etan, La Comercialeko Entzungelan, aurten "Pertsona: munduaren eragile" lema hartu duen Deustu Ekintzaile Astearen barruan, KIRO Robotics enpresako zuzendari nagusi Borja Lizardiren ekiteko esperientziari buruzko jardunaldia antolatu da. Saioan, hizlariak azalduko du enpresa eratzeko prozesua zein izan den gaur egunera arte, baita zelako arazoak izan zituen ere. KIRO Robotics proiektu aipagarria ari da lantzen KIRO Oncologyrekin, kimioterapia hartzen ari diren gaixoentzako benabarneko medikazioa prestatu eta profesionalek produktu horiekin izan dezaketen kontaktuko arriskua murrizten duen robotarekin. Ia aldi berean, Miraparty photocall-a egingo da, 11:00etatik 12:00etara, Eraikin Nagusiko kafetegian, Deustu Ekintzaile Asteko oroigarri dibertigarri eta berezia izan nahi dutenentzat. Garazi Azanza Mtz. De Luco Psikologiako doktore eta Deustuko irakasle eta ikertzaileak, talde lanari buruzko jardunaldi bat egingo du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko eta Zuzendarien Aurrerabideko Programako ikasleentzat. Saioa 12:00etatik 14:00etara izango da ESIDEko Ingenio aretoan, eta talde lanaren garrantzia eta arrakastarako gakoak jorratuko ditu. Ordu berean, Mendeurreneko eraikineko Entzungelan, mahai-inguru bat izango da gizarte ekintzailetzari buruz eta horren garrantziaren berri emango da adibide errealen bidez. Deusto Entrepeneurship Centrek hitzaldi bat antolatu du Deustuko Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuarekin. Hizlariak hauek izango dira: Alfonso Azugaray, Anesvadekoa; Maria Elena Cheng, Kaixo Senseikoa; José Picó, Iniciador Kidsekoa; eta Virginia Gómez eta Noemí Barrietes, METeko ordezkariak.
Leopoldo Fernández Pujals, Telepizza eta Jazztel enpresak arrakastaz abian jarri zituena, DBSko 34. gelan izango da, 18:00etatik 19:00etara, berak izan zuen ekintzailetzako esperientziako neke, oztopo eta ordainez hitz egiteko, Apunta a las estrellas y llegarás a la luna liburua aurkezten ari den honetan. Ingenio aretoan, 19:00etatik 20:30era, aurkezpena eta mahai-ingurua izango da, industriako diseinatzaile talde baten esperientzia ezagutzeko. Hurbilduko direnak hauek izango dira: Brigitte Sauvage, industriako diseinatzailea, ADN industria diseinuko estudioko bazkidea eta sortzailea eta Euskadiko Diseinugileen Elkarteko kidea; José Alegría, diseinugilea eta industria ingeniaria, Oliver Design itsasontzien diseinuan espezializatutako estudioan lanean ari dena; eta Manu Álvarez, diseinugilea eta industria ingeniaria, Madesso Design automobilgintzako diseinuan espezializatutako estudioko zuzendaria. Moderatzailea Marcelo Leslabay izango da, diseinugile industriala eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Argibide gehiago








