All posts by Deusto Agenda

The Fun Theory-ri buruzko jardunaldia, Donostiako Deustu Ekintzaile Astearen barruan

The Fun Theory-ri buruzko jardunaldia, Donostiako Deustu Ekintzaile Astearen barruan

Jornada sobre The Fun Theory en San Sebastián, dentro de la Semana Deusto Emprende
2014/11/19
08:30 - 12:00
Camino de Mundaiz, 50. 20012 San Sebastián
Gehitu Google Calendarrera

 
8:30etik 12:00etara, Donostiako campusean, Deustu Ekintzaile Astearen barruan, EAZeko 4. mailako ikasleek The Fun Theory izeneko kontzeptua garatuko dute, mundu osoan pertsonei ohiturak irakatsi eta aldatzen laguntzeko modu erraz eta dibertigarria. Kontzeptu hori aplikatzeko ekimena Volkswagen enpresak hartu zuen 2009an. Deustuko Unibertsitateak iaz egin zuen “The Fun Theory” kontzeptuaren aldeko apustua eta zenbait jarduera burutu zituen: Mundaizeko zubian semaforoa errespetatzen zuten pertsonei kikara bat kafe oparitzea; kafetegian bi ilara egitea: batean, intelektualak jartzen ziren liburuekin; eta, bestean, erritmoz beteko dantzari batzuk, eta horrela hobeto kontrolatzen zen kafetegiko barran sortzen zen kaosa; bi aukera ematen ziren jolas bat (zer izango zenuke nahiago, nahi adina lo egin harri baten gainean ala hiru ordu lo egin lastaira baten gainean), eta erantzunaren arabera, zarama ontzi batean edo bestean botatzen zen; pinguino mozorrotutako pertsona bat kafetegiaren aurrean zeuden erretzaileak biltzeaz arduratzen zen; komuna kartel dibertigarriz bete ("Garbitu eskuak!" bezalako mezuez, etab.). Aurten ere Deustuko Unibertsitateak halako jarduerak egingo ditu eta Donostiako campuseko ikasleak harrituta utziko ditu asteazkenean, eguneroko bizitzan ditugun ohitura txarrak aldatzeko jarduera eta proposamenekin. Argibide gehiago
 
Etiketak

Leopoldo Fernández Pujalsen hitzaldia DBS Executivek antolatuta: Apunta a las estrellas y llegarás a la luna

Leopoldo Fernández Pujalsen hitzaldia DBS Executivek antolatuta: Apunta a las estrellas y llegarás a la luna

Conferencia Leopoldo Fernández Pujals: Apunta a las estrellas y llegarás a la luna, organizada por DBS Executive
2014/11/19
18:00 - 19:00
Deusto Business Schoole 3. solairua 34. gela
Hermanos Aguirre, 2 48014 Bilbao, Vizcaya
Gehitu Google Calendarrera

 
18:00etan, Deusto Business Schoolen 3. solairuko 34. gelan, DBD Executivek Leopoldo Fernández Pujalsen hitzaldia antolatu du: Apunta a las estrellas y llegarás a la luna. Argibide gehiago
 
Etiketak

Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan, Happens Woca

Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan, Happens Woca

En la Semana Deusto Emprende Bilbao, un Happens Woca
2014/11/20
12:00 - 14:00
Ingenio Gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
12:00etan, Ingenio aretoan, Happens Woca bat izango da. Happens unibertsitateko ekintzaile taldeek osatutako elkarte bat da. Eta zenbait tresna azalduko dituzte: junior enpresa, lean startup edo team entrepreneur metodologia. Horrez gain, solasaldiaren barruan, Happens-ek dinamika bat antolatuko du: parte hartzaileek erronka bati aurre egin beharko diote. Argibide gehiago
 
Etiketak

Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan, Bizkaiko ekintzailetzako ekosistemari eskainitako jardunaldia

Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan, Bizkaiko ekintzailetzako ekosistemari eskainitako jardunaldia

En la Semana Deusto Emprende Bilbao, se celebra la Jornada Ecosistema emprendedor en Bizkaia
2014/11/21
13:00 - 13:00
Ingenio Gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
13:00etan, Ingenio aretoan, Deustu Ekintzaile Astearen barruan, Bizkaiko ekintzailetzako ekosistemari buruzko jardunaldia antolatu da, galdera honi erantzuteko: zelan sortu ekintzailetzako ekosistema bat? Beaz-eko ordezkari baten eskutik ezagutu ahal izango dira enpresa eta pertsona ekintzaileei zuzendutako zer laguntza dauden. Horrez gain, lekukotasun batzuk ere entzun ahal izango dira: Montse Fernándezena, Techabout-eko kudeatzaile eta sortzailearena; eta Alberto Medranorena, The Humans Network gizarte eta giza sare berriaren sortzailearena. Biek kontatuko dute euren esperientzia laguntzak eskatzeko orduan eta sor dakizkizuekeen galdera eta zalantzak erantzungo dizkizuete. Argibide gehiago
 
Etiketak

Presentación del libro y tertulia en torno al libro de Braulio Gómez ¿Como votamos en los referendums?

Presentación del libro y tertulia en torno al libro de Braulio Gómez ¿Como votamos en los referendums?

Presentación del libro y tertulia en torno al libro de Braulio Gómez ¿Como votamos en los referendums?
2014/11/21
20:00 - 21:00
Elkar aretoa
Licenciado Poza 14, 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
A las 20:00 horas, en Elkar aretoa (Licenciado Poza 14, 48009 Bilbao), tendrá lugar la presentación del libro de Braulio Gómez ¿Cómo votamos en los referéndums? y tertulia en torno al mismo. En el acto participarán Belén Barreiro, Directora del Laboratorio de la Fundación Alternativas, María Silvestre, profesora de la Universidad de Deusto, ex Directora de Emakunde y ex Decana de la Facultad Sociología Universidad de Deusto y Braulio Gómez, Co-autor del libro e Investigador de la Universidad de Deusto. En este libro han participado Julián Santamaría, Ignacio Lago, José Ramón Montero, Joan Marcet, Laura Cabeza, Jordi Muñoz y Marc Guinjoan.
 
Etiketak

Itzulpengintza. Sormena. Literatura. Solasaldia Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula idazle eta itzultzaileekin

Itzulpengintza. Sormena. Literatura. Solasaldia Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula idazle eta itzultzaileekin

Traducción. Creación. Literatura. Charla con las escritoras y traductoras Danele Sarriugarte y Garazi Arrula
2014/11/20
12:00 - 14:00
Garate gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
12:00etan, Garate aretoan, Euskal Gaien Institutuak, GAIAK ekitaldi zikloaren barruan, Danele Sarriugarte Mochales eta Garazi Arrula idazle eta itzultzaile gazteak hartuko ditu. Garazi Arrulak gaur egungo itzulpengintzako teoriak aurkeztuko ditu eta norberearen eta inorenaren arteko tentsioak azalduko ditu, "Tokikoa eta unibertsala itzulpen teoriaren ikuspegitik (edo nola izan traidorea senez)" hitzaldian. Danele Sarriugartek, bere aldetik, "Jatorriak, bidaiak eta helmugak: tokikoa eta globala euskal literaturan" euskal literaturan partikularra eta globaltasuna nola uztartu diren aztertu eta euskal literatura eta itzulpenari dagozkion tokiak esploratu eta zalantzan jartzeko. Sarrera librea da, baina eskertuko da aurretiaz joateko asmoa adieraztea. Horretarako, idatzi hona: euskalgaiak@deusto.es
 
Etiketak

I. Adigital sariak ematea, Espainian negozio digitalari buruzko lider den EEC konferentziak Bilbon egingo duen ospakizunaren atarikoa

I. Adigital sariak ematea, Espainian negozio digitalari buruzko lider den EEC konferentziak Bilbon egingo duen ospakizunaren atarikoa

Entrega de los I Premios Adigital, acto previo a la celebración en Bilbao de la EEC, conferencia líder sobre negocio digital en España
2014/11/19
20:30 - 22:00
Claustro Paraninfo
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
20:30ean, Deustuko Unibertsitateko klaustroan, Adigital sariak banatzeko ekitaldia izango da. Espainian negozio digitalari buruzko konferentzia liderra den www.eec-conference.com delakoaren aurreko ekitaldia izango da, eta Ekonomia Digitaleko Espainiar Elkarteak, Adigitalek, antolatuko du. Sariok ekonomia digitalaren esparruko pertsonek, erakundeek edo enpresek lortu duten bikaintasun maila aitortzeko sortu dira. Sarien barruan bost kategoria daude: enpresa mailako bikaintasuna, komunikazioa eta zabalkundea, ekintzailetza digitala, berrikuntza eta aldaketa, eta lanbideko bikaintasuna aitortzekoak.
 
Etiketak

Europar Batasunari buruzko XVIII. Jardunaldiak: Erakundeen berrikuntza eta segurtasun eta defentsa arloko erronka estrategikoak

Europar Batasunari buruzko XVIII. Jardunaldiak: Erakundeen berrikuntza eta segurtasun eta defentsa arloko erronka estrategikoak

Primera sesión de las XVIII Jornadas sobre la Unión Europea en torno al tema Innovación institucional y retos estratégicos en materia de seguridad y defensa
2014/11/17
18:00 - 20:00
Garate gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
18:00etan, Garate aretoan, Europako Ikaskuntzen Institutuak Europar Batasunari buruzko XVIII. jardunaldiak ospatuko ditu gai honen inguruan: Erakundeen berrikuntza eta segurtasun eta defentsa arloko erronka estrategikoak. Mª Luz Suárezek, Europako Ikaskuntzen Institutuko zuzendariak, aurkeztuko ditu jardunaldiak eta lehenengo hitzaldiari egingo dio tokia: "La evolución de la Unión Europea como actor en materia de seguridad y defensa". Hizlaria José Luis de Castro Ruano izango da, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko, Nazioarteko Harremanetako eta Zuzenbidearen Historiako Sailekoa. Ondoren, bigarren hitzaldia hasiko da: "Las misiones civiles y militares de la Unión Europea y la cooperación interinstitucional con otros centros". Antonio Manrique de Luna mintzatuko da gaiaz, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako irakasle doktore arduraduna. Eguneko azken hitzaldia, "The concept of power and the nature of the EU as a global security act", Steffen Bay Rasmussenek eskainiko du, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako irakasle laguntzaileak. Argibide gehiago: www.iee.deusto.es
 
Etiketak

Musika klasikoko, jazzeko eta musika garaikideko kontzertua Queen Brass metalezko boskotearen eskutik

Musika klasikoko, jazzeko eta musika garaikideko kontzertua Queen Brass metalezko boskotearen eskutik

Concierto de música clásica, jazz y contemporánea a cargo del Quinteto de metal Queen Brass
2014/11/18
20:30 - 22:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
20:30ean, Paraninfoan, Queen Brass metalezko boskotearen kontzertua izango da. Musikari profesionalek osatutako boskote honek 45 minutuko kontzertua eskainiko digu, musika klasiko, jazz eta musika garaikidez osatua. Sarrera librea, tokiak bete arte.
 
Etiketak